Emakumezkoen euskal futbol selekzinoa Argentinakoaren kontra

Iratxe Ormatza 2007-04-12 02:00   Euskaldunak munduan
Aste Santua aprobatxau dabe euskal selekzinoko futbolariek Argentinara joateko. Apirilaren 6an jokatu eben, eta ondo jokatu arren, ezin izan eben argentinarrak mendean hartu. Lau eta bi galdu eben.

Aste Santua aprobatxau dabe euskal selekzinoko futbolariek Argentinara joateko. Apirilaren 6an jokatu eben, eta ondo jokatu arren, ezin izan eben argentinarrak mendean hartu. Lau eta bi galdu eben, hain zuzen be, 2006ko irailean Irunen jokatutako partiduko emoitza bera. Orduan be, argentinarrek lau gol egin zituen, eta bi, euskaldunek.

Partidua Buenos Aireseko Club Defensores de Belgranoko estadioan jokatu eben. Bertara mila lagun inguru joan ziran jokalariak animetan. Sebas Martija euskal selekzinoko hautatzaileak esan eban jokalariek ondo baino hobeto jardun ebela, eta emoitza hobea be merezidu ebela. Dana dala, pozik egoan Irunen jokatutako partiduan baino askoz hobeto ibili ziralako. Ganera, Argentinakoa Hego Ameriketako txapelduna da, eta Txinan jokatuko dan mudialerako sailkatu barri dira. Halanda ze, munduko selekzinorik onenetarikoen artean dago.

Euskal Herritik joandako jokalari gehienak Athleticekoak izan ziran: Vanessa Rodriguez (lehen gola sartu ebana), Eva Ferreira (bigarren gola sartu ebana), Itziar Gurrutxaga, Gurutze Fernandez, Elisabet Ibarra, Aitziber Juaristi ‘Tzibi’, Marta Moreno, Amaia Olabarrieta, Arrate Orueta, Ainhoa Tirapu eta Erika Vazquez. Gurutze del Ama, Maite Lizaso eta Avelyn Santos, Gipuzkoako Realekoak. Nafarroako Lagunak taldeko Maria Sanchez. Eta, azkenik, Ane Bergara (Espanyol), Maider Castillo (Levante), eta Maria Paz Azagra (Rayo Vallecano). Selekzinokoak Laurak Bat Buenos Aireseko euskal etxean be izan ziran, eta bertan harrerea egin eutseen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu