Euskaldunek erbestean egindako jarduera akademikoa aztertuko dabe
2006-11-10 01:00 Euskaldunak munduan‘Unibersidadea eta erbestea: presentzia eta errealidadeak 1936-1955’. Goiburu horren azpian datorren abenduan nazinoarteko batzarra egingo dabe Donostian. Hamaika Bide alkarteak antolatu dau batzarra, Deustuko, Euskal Herriko eta Genevako unibersidadekaz eta Bartzelonako Unibersidade Autonomogaz batera. Abenduaren 13tik 15era arte batzarrerako berbaldiak eta saioak antolatu dabez Deustuko Unibersidadeak Donistan daukan egoitzan.
‘Unibersidadea eta erbestea: presentzia eta errealidadeak 1936-1955’. Goiburu horren azpian datorren abenduan nazinoarteko batzarra egingo dabe Donostian. Hamaika Bide alkarteak antolatu dau batzarra, Deustuko, Euskal Herriko eta Genevako unibersidadekaz eta Bartzelonako Unibersidade Autonomogaz batera. Abenduaren 13tik 15era arte batzarrerako berbaldiak eta saioak antolatu dabez Deustuko Unibersidadeak Donistan daukan egoitzan.
Kongresuaren helburua euskal irakasleen jarduera akademikoetan eta ikerketetan sakontzea da. 1936tik 1955era frankismoaren itzala iluna eta handia izan zan, baita gerora be. Tarte hori hartu dabe gaitzat urte hareetan Hego Euskal Herritik joandako, asko behartuta, intelektualen bizimodu akademikoa aztertzeko, frankismoaren kontrako jarrera agertzeko intelektualek Hego Euskal herria itxi eben eta.
Gaur egun erbestean bizi izan ziran euskal irakasle askoren ekarpena ahaztuta geratu da. Nazinoarteko batzarrak agerian itxi gura dau euskal irakasleen lana Ameriketako eta Europako unibersidadeetan. Hamaika Bide alkartearen ustez,
Nazinoarteko batzarrean gaiari heltzean, irakasleen bizitza eta jarduera akademikoak buztartuko dabe, biak be lotuta dagozalako. Herria itxi ebenean, bizitza aldatu eben eta horrek eragina izan eban euren beharrean. Era berean, unibersidadearen izerea hobeto islatzeko asmoagaz diziplina arteko azterketea egingo dabe. Hego Euskal Herritik joandakoen emigrazinoa ez eze, Peninsulako intelektualen emigrazinoa be aztertzeko gaia izango da. Horretarako, Euskal Herriko adituez gan, Katalunia, Kuba, AEB, Txile, Argentina, Costa Rica, Ingalaterra, Espainia eta Mexikotik adituak etorriko dira.
Hamaika Bide alkarteak Euskal Erbestearen Kulturea aztertzeko helburua dauka. Orain dala sei urte eratu zan alkartea eta ordutik erbestearen ganeko jardunaldiak egin izan dauz hainbat gairi buruz: erbesteratuen seme-alabak, euskerazko idatziak erbestean, andreak erbestean… Erbestea sarri urrun geratu da, kilometro asko dagozalako tartean, baina baita urrundu dabelako be, batez be oroimen kolektibotik. ‘Unibersidadea eta erbestea’ nazinoarteko batzarrak gai zabal hori itzaletik atarako dau datorren hilean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!