Nevada Estaduak (AEB), Euskal Ikasketen Zentroari: ‘Zorionak eta urte askotarako’
2007-05-15 02:00 Euskaldunak munduanBerba horreekaz, euskeraz, emon deutsoz eskerrak Nevada Estaduko Biltzarrak Renoko Euskal Ikasketen Zentroari. Berrogei urte bete dira aurten Euskal Ikasketen Zentroa martxan jarri zanetik. Sasoi haretan Euskal Ikasketen Programea izena izan eban eta William Douglass antropologoa izan zan sustatzaile eta zuzendari.
Berba horreekaz, euskeraz, emon deutsoz eskerrak Nevada Estaduko Biltzarrak Renoko Euskal Ikasketen Zentroari. Berrogei urte bete dira aurten Euskal Ikasketen Zentroa martxan jarri zanetik. Sasoi haretan Euskal Ikasketen Programea izena izan eban eta William Douglass antropologoa izan zan sustatzaile eta zuzendari. Hasieran, euskal kulturea eta AEBetako mendebaldean euskaldunen ondarea aztertzea izan zan zentroaren helburua. Gaur egun, helburua zabalagoa da eta Euskal Herria eta diasporea hartzen ditu aztergai.
Nevada Estaduko Biltzarrak ebazpen bat onartu barri dau Euskal Ikasketen Zentroak egin dauen ekarpena aintzat hartzeko. Ebazpenean, beren-beregi aitatu dabe batetik Zentroaren garrantzia, izan be, Euskal Herritik kanpo dagoan zentrorik sendoena eta inportanteena da, bai egiten diran ikerketengaitik bai ikerketen kalidadeagaitik be. Bestetik, Zentroan dagoan Euskal Liburutegia era berezian aitatu dabe ebazpenean.
Hasiera batean Robert Laxalt idazlearen dohaintzea jaso eben liburutegian: 750 artikulu. Gaur egun, barriz, 50.000 ale baino gehiago dagoz: egunkariak, liburuak, kartak, argazkiak, ahozko testigantzak, pelikulak…
Ekitaldian parte hartu eben, besteak beste William Douglassek, Euskal Ikasketen Zentroko zuzendari Gloria Totorikaguenak, Sandra Ott eta Xabier Irujo Zentroko irakasleek, eta Michonne Askuaga eta Pete Ernaut Zentroko Administrazino Kontseilukoek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!