Bordeleko ‘eskualdunek’ biltzarra sortu eta hirurogei urtera Euskal Etxea Jaurlaritzearen zerrendan sartu dabe

Iratxe Ormatza 2006-12-26 01:00   Euskaldunak munduan

Bordelen euskaldun asko bizi izan da beti. Ipar Euskal herritik paraje dago, eta euskaldunak hara joan behar izan dabe sarri beharraren bila. 1946an hango euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta Euskal Herriko lagunak ziranek ‘Eskualdunen Biltzarra’ sortu eben euren arteko loturak estutu eta sendotzeko. Azken batean, Euskal Herritik urrun egonda be, horren bakarrik ez sentiduteko.

Bordelen euskaldun asko bizi izan da beti. Ipar Euskal herritik paraje dago, eta euskaldunak hara joan behar izan dabe sarri beharraren bila. 1946an hango euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta Euskal Herriko lagunak ziranek ‘Eskualdunen Biltzarra’ sortu eben euren arteko loturak estutu eta sendotzeko. Azken batean, Euskal Herritik urrun egonda be, horren bakarrik ez sentiduteko.

‘Agur’ aldizkaria sortu eben 1953an. Albisteak, kultureagaz lotutako barriak eta agendea dira aldizkariaren ardatzak. Gaur egun, urtearen barruan bost aldiz kaleratzen dabe: urtarrilean, martian, maiatzean, irailean eta zemendian.

Aitatutakoagaz batera, Eskualdunen Biltzarrekoek urteetan, euskal dantzak, kantuak irakatsi eta egin izan dabez. Euskal Herriko taldeek bertan jo eta dantzatu dabe. Izan be, ekitaldiz josita izaten dabe egutegia. Euskereak be izaten dau lekurik eta lantzeko ikastaroak antolatzen dabez. Euskal Herriko kulturea eta kirola biltzarraren parte dira eta hainbat eta hainbat ekitaldi egiten dabez urtearen barruan.

1960ko hamarkadan, ia orain dala berrogei urte, ‘Eskualdunen Biltzarra’ alkarteak Euskal Etxea sortu eban, eta ordutik egoitza propioa daukie. Euskal Etxea 1967an sortu ebenean, helburu bakarra jarri eben: euskal kulturea sustatzea. Gaur egun be bizi-bizirik segiduten dau, eta horretarako kontzertuak, kirol eta kultura topaketak egiten dabez, euskerazko eskolez gan.

Bordelen unibersidadea dagoala-eta, ikasle franko joaten da hara ikasten. Eta, halan ba, Egia Bordeleko ikasle euskaldunen alkartea sortu eben. Danetara, berrehun bat ikaslek parte hartzen dabe Egia alkartean. Euskal Etxean mus txapelketak, dantza eskolak, euskerazko eskolak, kirol ekitaldiak eta bestelakoak antolatzen dabez. Ganera, gazteen dantza talde bat dago, eta beste bat helduena, eta abesbatza bi: bata liturgikoa eta bestea herrikoia.

Eusko Jaurlaritzearen Euskal Etxeen zerrendan parte hartzean, euskerazko eskolei bultzadea emon gura deutsie HABEko ‘Euskera munduan’ programearen bitartez. Euskal Etxeetarako euskeraz ikasteko prestatu daben beren-beregiko programea da “Euskara munduan”. Ildo horri lotuta, Bordeleko Euskal Etxeak ofizial egin dala-eta, Eusko Jaurlaritzako ordezkari bi joan ziran joan dan astean: Josu Legarreta Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria eta Kinku Zinzunegi HABEko ‘Euskera munduan’ programearen arduraduna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu