Bilbon egingo dabe Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra

Iratxe Ormatza 2007-05-14 02:00   Euskaldunak munduan

Lau urterik behin egiten da munduan zehar dagozan euskal etxeen biltzarra eta aurten hitzordua Bilbon jarri dabe. Garagarrilaren 9an hasi eta 13ra bitartean, alkarren barri izan, euskal etxeen egoerea aztertu eta aurrera begira zer egin leitekeen izango dira hartuko dituen gaiak.

Lau urterik behin egiten da munduan zehar dagozan euskal etxeen biltzarra eta aurten hitzordua Bilbon jarri dabe. Garagarrilaren 9an hasi eta 13ra bitartean, alkarren barri izan, euskal etxeen egoerea aztertu eta aurrera begira zer egin leitekeen izango dira hartuko dituen gaiak.

Eusko Jaurlaritzeak Euskal Gizataldeakazko Harremanetarako Zuzendaritzearen bitartez, Munduko IV. Kongresua antolatu dau. Bertan parte hartuko dabe euskal etxeetako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek. Batzarra garrantzitsua da, aurrera begira zer egin beharko litzatekeen aztertuko dabelako. Kongresuaren amaieran izandako ondorioakaz txostena egingo dabe. Ondorio horreek Erakundeen Jarduerarako Lau Urterako Plana lantzeko orduan, kontuan hartuko dira. Aitatutako plana 2008 eta 2011 bitartean gauzatzeko izango da.

Kongresua euskal etxeak batzeko abagunea da, alkarren barri izateko eta alkarregaz behar egiteko. Aurten ‘Zubigintzea’ lemapean, kongresua antolatu dabenen asmoa ‘gizabanakoen, alkarteen, enpresen eta gobernuen artean komunikazino era barriak edegite eta bultzatzea da, beti be Euskal Herriaren eta bere diasporearen arteko loturea sendotu eta batetik besterako bidea gerturatuko daben norabide askotako zubiak edegiz’.

Jardunaldietako lehengo egunean, gaur egun indarrean dagozan planen eta programen balorazinoa egingo dabe. Era berean, 'Urazandi' diasporeari buruz egin diran azken argitalpenen barri emongo dabe eta Euskal Etxeetako gazteak Euskal Herrian egonaldiak egiteko Gaztemundu programearen ganean egin daben azterketa soziologikoa aurkeztuko dabe. Bigarren egunean, euskal etxeak izango dira jardunaldien ardatza, federazinoakaz batera. Hirugarren egunean, aurrera begira dagozan aukerak izango dira berbabide, eta, azken egunean, kongresuaren ondorioak aurkeztu eta Aholku Batzorderako ordezkariak aukeratuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu