Tuteratik Ciudad del Esterako alkartasun bide barria
2007-01-08 01:00 Euskaldunak munduanParaguai herri pobrea dogu eta Ciudad del Este be beste horrenbeste. Bertan egiten dau behar Luis Asarta Navascues josulagunak. Nafarroatik joan zan Ciudad del Estera, orain dala 12 urte. Eta bertako San Fermin ikastetxeko umeakaz behar egiten dau.
Paraguai herri pobrea dogu eta Ciudad del Este be beste horrenbeste. Bertan egiten dau behar Luis Asarta Navascues josulagunak. Nafarroatik joan zan Ciudad del Estera, orain dala 12 urte. Eta bertako San Fermin ikastetxeko umeakaz behar egiten dau.
Hara joan aurretik Tuteran egin eban behar. Lourdes futbol taldea sortu eban herrian. Asartak herri biak lotu gura izan dauz eta, horretarako, ekimen bat martxan jarri dau tuteratarrakaz. Holan, Tutera eta inguruko herritarrek irabazi asmo bako alkartea sortu dabe. Alkartean kuota bat pagau behar da eta batzen dabenagaz Paraguaiko eskoleari lagunduko deutsie, bai diru aldetik bai material aldetik.
Alkartearen helburuen artean dago hango errealidadearen barri herrian zabaltzea. Aurrera begira, Nafarroako eta San Fernando ikastetxeetako irakasleak hartu-emonetan imini eta noranzko bietako trukeak egin gura dabez.
Ciudad del Este Paraguain dago, Brasileko mugearen ondoan, eta paraje, barriz, Argentinakoarenetik. Uri handi bat da, danetara, 375.000 biztanle bizi dira, inguruetan bizi diranak kontuan hartuta. Paraguaiko barruko produktu gordinaren % 60 sortzen dau eta Paraguaiko bigarren uria. Halanda ze, herria handia eta inportantea da Paraguain.
Dendaz josita dago Ciudad del Esteko erdigunea. Izan be, munduko hirugarren gunea da zerga bako guneetan, Hong Kong eta Miamiren ostean. Horrek erosle asko erakarten ditu, Brasiletik batez be. Brasildarrak hara joaten dira produktu elektronikoak erostera, baina Ciudad del Esten danetarik saltzen dabe xaflez egindako dendetan, kalean eta denda bihurtutako biltegietan. Zerga bako eremua izanda, itzel hazi da azken urteotan, Paraguatik bertatik joandakoakaz eta emigranteakaz be, taiwandar, arabiar eta irandarrakaz. Baina oraindino be sano pobrea da uria, txabola asko dago bai herri barruan bai kanpoaldean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!