Euskal Herriko poesia lau haizetara: sei olerkariren lanak itzuli ditue ingelesera
2007-08-08 02:00 Euskaldunak munduanRikardo Arregiren, Bernardo Atxagaren, Felipe Juaristiren, Miren Agur Meaberen, Kirmen Uriberen eta Joseba Sarrionaindiaren poesiak Amaia Gabantxok itzuli ditu An Anthology of Basque Short Stories izenburupean.
Rikardo Arregiren, Bernardo Atxagaren, Felipe Juaristiren, Miren Agur Meaberen, Kirmen Uriberen eta Joseba Sarrionaindiaren poesiak itzuli ditu Amaia Gabantxok An Anthology of Basque Short Stories izenburupean. Mari Jose Olaziregi Renoko Euskal Ikasketen Zentroko kideak egin dau libururako poemen aukeraketea.
Antologia Erresuma Batuko Arc argitaletxeak kaleratu dau. Poesia da argitaletxearen ardatza: ama hizkuntza ingelesa dabenen lanak zein itzulpenak argitaratzen ditu. Euskal idazleen liburu hau bilduma baten parte da, bildumearen bigarren liburua, hain zuzen. Bildumearen helburua da Europako poesian ama hizkuntza ingelesa ez dabenen beharra ingelesez emotea. Aurretik Esloveniako sei olerkariren lana argitaratu dabe, ‘Six Slovenian Poets’ izeneko liburuan. Bernardo Atxagak, Rikardo Arregik eta Mire Agur Meabek aurkeztuko dabe lana abuztuaren 12an Edinburgon. Euskeraz eta ingelesez atara dabe argitalpena, izan be, milaka urteko hizkuntzan egiten dan poesia gaur eguneko joerakaz bat datorrela erakutsi gura dabe argitalpenagaz. Hau da, berbadunak eta hizkuntzea bera ez dirala geratu iraganeko sasoietan kateauta.
Edinburgon aurkezteaz gan, urrian Manchesterren (EB) be aurkeztuko dabe Kirmen Uribek eta Felipe Juaristik, hango Cervantes Insitutuan. Izan be, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez eze, Cervantes Institutuak eta Culture 2000 fondoak parte hartu dabe liburua ingelesez argitaratzeko orduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!