Eusko Ikaskuntzak eta Institut d'Estudis Catalansek euskal edo katalan kultureari buruzko ikerketa bekak emongo ditue

Bizkaie! 2006-12-27 01:00

Azken hamar urteetan unibersidade fakultadeetan edo hezkuntza zentro nagusietan lizentziatu edo graduau diranak izango dira hautagaiak. Ikerlanen proposamenak jasoteko epea 2007. urteko martiaren 15ean amaituko da.

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d'Estudis Catalans erakundeak barriro be emongo ditue ikerketarako bekak, ikertzaile gazteek euskal eta katalan kulturen arlo interesgarriren bat ikertu ahal izateko, Eusko Ikaskuntzaren iturriek jakinarazo dabenez.

Bi kulturak konparetan dituen ikerketetarako proiektuek izango dabe lehentasuna beka nori emotea erabagiteko orduan. Eusko Ikaskuntzak emongo dauen bekea 3.600 eurokoa izango da, eta katalanez berba egiten dan zonalderen batean hiru hilebeteko egonaldia pagetako balioko dau.

Azken hamar urteetan unibersidade fakultadeetan edo hezkuntza zentro nagusietan lizentziatu edo graduau diranak izango dira hautagaiak. Ikerlanen proposamenak jasoteko epea 2007. urteko martiaren 15ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu