Tabakoaren Legea indarrean jarri eta urtebetegarrenean, % 2 bajatu da erretzaileen portzentajea

Bizkaie! 2006-12-27 01:00

Tabakoaren kontrako Legea indarrean sartu zenetik, Estadu espainiarrean erretzaileen kopuruak behera egin dau; % 25,8tik % 23,7ra bajatu da portzentajea, CISek kaleratutako azken barometroaren arabera.

Urtebetean izandako beherakada hau, beti be 2005eko CISeko inkesteagaz konparauta, Batzorde Nazionaleko medikuek egindako estimazinoagaz bat dator. Azken honeek, Lege honi esker, erretzaileen tasea % 4 eta % 6 bitartean bajatu daitekeela iragarri dabe.

Beste alde batetik, erretzaileen % 68ren ustez, lege hau ona da; % 11k hala-moduzkoa dala dinoe, %14,7k txarra dala eta % 3,9k oso txartzat joten dabe.

CISek 1501 inkesta egin ditu, guztiak 18 urtetik gorako lagunei eta zemendiko datuak batzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu