Xiberoots, talde barria Baga-Bigan

Bizkaie! 2023-01-11 08:02   Musikea

Zuberoako Mauletik dator Xiberoots.

Konpromisoa berbetan eta doinuetan reggae eta honen oinordeko estiloetan dau oinarri eta sustraia. Reggae bihotzean, mingainean euskerea, buruan berba jantziak, hanketan jantzan eginarazoteko pasinoa, gorputza da herria.

Reggaea dabe mamin, baina iturri horretatik ragga, raggamuffin, ska eta karibetar doinu ugari be badatoz eten barik. Kontzertuak euskerearen jaia dira, baita konpromisoarena be.

Entzun Flashball kantua hemen.

Hemendik aurrera Baga-Bigak eroango dau Xiberoots taldearen kontratazinoa.

Erantzunak

Marikospa 2023-01-17 17:58 Erantzuna | #1

Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa uztartuz, fresko ta bizi. Biba Xiberua!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu