Patxi Baztarrika Ramon Llull Institutuko zuzendariagaz batu da Bartzelonan Etxepare Euskal Institutuaz berba egiteko

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak, atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabalduko dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena onartu dau, eta aitatutako bilerea gai horren harira egin dabe Baztarrikak eta Bargallók.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea Ramon Llull Institutuko zuzendaria dan Josep Bargallógaz batzartu zan bart Bartzelonan, institutu katalanaren eratze prozesuaren inguruko informazinoa ezagutzeko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzeak, atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabalduko dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena onartu dau, eta aitatutako bilerea gai horren harira egin dabe Baztarrikak eta Bargallók.

Ramon Llull Institutua 2002an sortu zan eta hizkuntza eta kultura katalana atzerrian sustatzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzeak Legebiltzarrera bialdu dau daborduko Ramon Llull Institutuaren zeregin bera izango dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena.

Horrezaz gan, urtarrilaren 23an, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideek Bartzelona bisitauko dabe Kataluniako Parlamentuko eta Generalitateko ordezkariakaz batzartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu