Taiwaneko gatazkea (III)
2005-10-28 00:00 Bidaide
Baina era horretara gero eta bakartuago geratzeko arriskua dago...
Ez, denpora kontua baino ez dala esango neuke; azkenean, Txinaren eginahalak ezerezean geratu eta nazinoartearen onarpena nagusituko litzateke; horrezaz ganera, Txinari gero eta presino handiagoa egin beharko litxakio bizitzarako eskubidea lako oinarrizko eskubideak errespetau eizan. Ez dot ulertzen zelan eduki leitekezan hain hartu-emon onak ehundaka disidente politiko hilten dituan herrialdeagaz. Beste alde batetik, Ekialdeko Timorrek pausua emon badau, guk zergaitik ez? Herrialde demokratikoa gara, estadu aurreratu baten baloreakaz eta Pekineko komunistak ...
Arratiako euskal idazleen antologia argitaratu dau Zertu Kultur Elkarteak
2005-10-28 00:00 Kulturea
Idazleen lanetan danerik dago: bertsoak, artikuluak, obra erlijiosoak, saio politikoak, ipuinak zein antzerkia. 'Topau ez doguzan bakarrak nobelak dira, jakinarazo dabe zuzendariek. Nagusi da gai erlijiosoa, baina badira Meaberen antzera, arazo sozialak azaltzen dabezanak be.
Ezinezkoa da liburuan idazleen lan guztiak biltzea, baina garrantzitsuenak behinik-behin bildu dira. Horregaitik, autoreren batengan interesa euki ezkero, osotzeko idazlearen beraren liburuetara jo beharko dogu.
'Arratiako Idazle Aitzindarien Antologia'-k Batz, GEA, BBK eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzino ekonomikoa jaso dau. Ganera, 'Arratiako Udala eta norbanako ...
Ereiteko sasoia (eta I)
2005-10-28 00:00 Euskerea berbagai
Testuinguru honetan, gune erdaldun baten kokatutako Ikastola bateko irakasleak zera inoan: ‘gure ikasleek euskerea erabilteko aukera urriak eukiezan, euskeraz ez ziran ondo moldatzen eta erabilen hori zuzentzen geuntsen, eten barik. Baina, holan ez genduan lortu euskeraz hobeto egin eta erabilera-eremu gehiagotan erabiltea, ezpada, gazteleraz berba egitea’. Euskeraz totelka bada be arituz, euskerearen bidean, erabileran aurrera egiterik badago egon; gaztelerearen bidez, ostera, ez dago euskerearen erabileran ez eta hizkuntza gaitasunean aurrera egiteko modurik!
Erramun Osa
'Boltsiko-Musikea' egitarauak jazz, folk, boleroak eta Brasilgo musika tradizionala dakarz Bilbora
2005-10-28 00:00 Musikea
Boltsiko-Musikea
- Urriaren 6an, 20:00etan: PAULO GAIGER (Brasilgo musika tradizionala).
- Urriaren 13an, 20:00etan: TRIO SABOR CUBANO (Boleroak).
- Urriaren 20an, 20:00etan: SACRATIF (Jazz).
- Urriaren 27an, 20:00etan: IGELAREN TRIKIMAILUA (Folk).
Bizkaie
Mikel Ezkerro euskal argentinarraren ganeko liburua plazaratu dabe Argentinan
2005-10-28 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Ardao-produkzinoa gehitzen doa munduan
2005-10-28 00:00 Jan edanak
Ardaoaren eta Mahastien Mundu Erakundearen arabera, ganera, mahastiak dagozan lur-sailek 2003-2004 urteetan goia jo dabela dino, 7919 miloe hektareagaz.
Mundu mailan ardao ekoizpenak gora egin izanak prezioen beherakadea ekarri du, batez be Europako Batasunean. Horrelako fenomenoek prezioen burrukea areagotzen dabe, batez be kanpoan saldu behar dabenen artean. Berbarako Frantzian, Europar Batasuneko produktorerik handiena izanik, 2003an 55,73 miloe hektolitro produzidu ziran (2003an 45,818), baina bertako ardaogile askok manifestazinoa egin eben gobernuari diru-laguntzinoak eskatzeko, kanpoko prezioa altuegia zala esanez.
Italia ...
The DT's talde estadubatuarrak 'Nice'N'Ruff' diskoa atara dau GP Records diskoetxe gipuzkoarragaz
2005-10-28 00:00 Musikea
Bizkaie!
Dieta disoziatuak
2005-10-28 00:00 Jan edanak
Hona hemen dieta disoziatu famatuenak:
- ‘Hay’-ren dietea
Dieta honek karbohidratoak eta proteinak banatzen ditu, aldi berean jan ezkero, loditu egiten dabelako. Berbarako: arroza barazkiakaz edo bera bakarrik jaten da, ez arrainagaz edo paella erara. Dieta honek ez dauka fundamentorik. Gure digestino-aparatua proteinak eta karbohidratoak daukiezan elikagai guztiak batera digeriduteko eta hesteetan xurgatzeko ahalmena dauka. Digestinoa egiten daben enzima guztiak oso espezifikoak dira eta ez dago ezelako daturik esateko aktibidadea gitxitzen dala beste nutrienteen aurrean.
- ‘Antoine’-ren dietea
Dieta honetan ...
Euskal zientzilarien aitzindaria
2005-10-28 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
'Lauaxeta. Lau haize hamaika begirada'. Euskal poetearen lana lau haizetara
2005-10-28 00:00 Kulturea
Euskadigazko konpromisoa
Lauaxetaren kazetaritza-lanak eta euskereagazko konpromisoak 1936ko gerran Euskadiko Gudarostean izena emon eban arte iraun eben; hor komandantea izatera heldu zan. Gernikako geltokian gagoz. 1937ko apirilaren 29an, Lauaxeta foru-urira abiatu zan La Petite Gironde egunkari frantseseko kazetari bati hilaren 26an alemanek egindako bonbardaketeak eragindako hondamendia erakusteko. Gidaritza-zereginetan ebilela frankistek atrapau eben. Ikus-entzunezkoa 'Lauaxeta. Herri antzerkia' antzezlanerako egin zan eta bertan Euskadiko paisaje-irudiak erakusten dira eta ondoren, gerrako eta erbestaldiko beste batzuk.
Azkenik, Gasteizko geltokira helduko gara. Poeta eta gudaria ...
1918ko birus bat berregin dabe hegaztien gripearen mehatxuari aurre egin guran
2005-10-28 00:00 txutxu-mutxuan
Birus arriskutsua eta Asiako hegazti gripea
Genoma hau sekuentziatu ostean jakin ahal izan da ‘gripe espainiarraren’ birusa benetan arriskutsua eta hilgarria izan zana; ganera, jatorria hegaztietan euki eban eta hainbat mutazino euki ebazan, gizakien artean kutsatzen hasteragino. Gorabehera honeek zerikusi handia daukie Asian daborduko 60 hildako eragin dauzen H5N1 hegazti birusagaz. Ikerlan honen ondorioz adierazotakoaren ildotik, 1918ko birusak eta oraingo H5N1ak gene berberak daukiez; desbardintasunik handiena zera da: 1918ko birusak lortu ebala gizakien arteko kutsadurea sortu eragitea eta oraingo hegazti ...
Londres, Praga eta Berlinen egingo diran hizkuntzeari buruzko azoketan izango da euskera
2005-10-28 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
The Brothers Grimm
2005-10-28 00:00 Zinemea
Ipuin zatiez atonduriko film hau ilun nahiz xaloaren arteko eremu labankorrean mobiduten da, txikerretan gehien gustetan jakuzan istorioen benetako hariari jarraituz; guztiagaz be, azken pasarteetan Disney-ren aldeko ikutua hartzen dau, Holywood-i hainbeste gustetan jakozan amaierak eskaintzearren.
Amaierak amaiera, zine fantastikoaren alorreko proposamen hau ondo eginda dago, baina ikus-entzule guztiek berehala igarriko daben arazotsu bat dauka: pelikulan Grimm-en ipuinen aldeko keinu lar sartu dabez; unekada batzuetan, ahalik eta gehien sartzeko lasterketa batean gagozala emoten dau. Bestalde, kontakizunari laguntzen deutsien osogai batzuk ...
The merchant of Venice
2005-10-28 00:00 Zinemea
William Shakespeare-ren obra ezagun honen egokitzapenak mueta honetako beste moldaketa batzuek ebagitako bideari jarraitzen deutso: zuzena, lineala eta literarioa da. Alkarrizketak egokiro jagon dira, jatorrizko lanaren iradokizunen mundua, berbarako homosexulidade, erlijino hipokresia eta biziraupenaren gaiak, zolitasun eta leguntasunez jorratzearren.
Hau guztiau janzteko egindako girotze lana produkzino karu bati jagokon moduan egin da; luxuzko estiloaren kanon guztiak bete dira, baina emoitzea garbiegia izan da, hau da, eszenatoki guztiak gehiegi goratzeko jokaerea lar agirian dago, lar puztuta.
Bestalde, antzezleak aukeratzeko eginkizuna be ...
'Piztu da piztia' zuzenean
2005-10-28 00:00 Musikea
'Piztu da piztia' tourra
Urria
- 7 Arantza - Aterpea.
- 11 Torrelavega - Sierrapando + Kloakao, The Milagro.
- 15 Durango - Landako Gunea, Jaiak + Sorkun, Pi L.T., Biok, Betagarri.
- 22 Tolosa - Bonberenea.
Zemendia
- 17 Bilbo - Kafe Antzokia +Nuuk-At.
- 19 Zaragoza - C. Civico Lain Entralgo.
- 26 Heleta.
Abendua
- 8 Durango - Kafe antzokia +Sorkun.
- 17 Bartzelona.
Bizkaie!
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1775
1776
1777
1778
1779
1780
1781
1782
...
1907
1908
1909
1910
Hurrengoak ››

Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...