The Killministers taldearen probokazinoa
2006-12-13 01:00 MusikeaBakioko laukoteak lehenengo diskoa atara dau, sei urtez alkarregaz joten egon ostean, Baga-biga diskoetxeagaz ‘Night City Breakesr’ izenburupean. Ingelesez abesten dabe, 70eko hamarkadako musika amerikarrean eta ingelesean oinarrituta.
Bakioko laukoteak lehenengo diskoa atara dau, sei urtez alkarregaz joten egon ostean, Baga-biga diskoetxeagaz ‘Night City Breakesr’ izenburupean. Ingelesez abesten dabe, 70eko hamarkadako musika amerikarrean eta ingelesean oinarrituta.
‘Gizartean dagozan gauza txarren ganean abesten dogu’, dino Etor Duandikoetxea gitarreak eta ahotsak. Arnal Larrazabal (bateria eta koruak), Iraultza Bilbao (bajua) eta Ales Larrazabal dira ganerako taldekideak. ‘Ez dogu ezer barririk esaten; akaso, esateko erea da barria’. Diskoetxeko arduradun Agus Barandiaranen esanetan, ‘letrak probokatzaileak dira eta, orokorrean, taldea bera da probokatzailea, izenetik hasita’.
Estiloari jagokonez, ‘musika asko entzuten dogu eta erreferentziak hainbat estilotatik jatorkuz baina ez dot taldea estilo zehatz batean sartu gura’, dino Duandikoetxeak. Ingelesez abesten dabe, ‘guk gura dogulako eta bardin jakulako hori zelan ikusten dauen jenteak’.
Diskoa Berako ’Mik’ estudioetan grabau dabe Jose lastra teknikariagaz eta masterizazinoa Mungiako ‘Lamina Produkzioak’ estudioan egin dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!