Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallya Aiaraldean

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Barriak

Datorren zapaturako, abenduak 16, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizinoa antolatu dabe Aiarako Kuadrillan. Bertan, parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dabe euskera hutsean hiru minutuko bideo lan bat montetako, antolatzaileek aukeratutako eskualdeko hainbat ezaugarri islatuz.

Datorren zapaturako, abenduak 16, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizinoa antolatu dabe Aiarako Kuadrillan. Bertan, parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dabe euskera hutsean hiru minutuko bideo lan bat montetako, antolatzaileek aukeratutako eskualdeko hainbat ezaugarri islatuz. Lanik onenek 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratuko dabez.

Zemendiaren 27an amaitu zan Topaguneak antolatzen dauen Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallyan parte hartzeko izena emoteko epea. Deialdiak arrakasta handia izan dau, eta, igaz pasau zan legez, aurreikusitako parte-hartzaile kopurua baino eskari gehiago izan dira. Ondorioz, parte hartu nahi izan dabenetako batzuk itxaron zerrendan geratu behar izan dira. Partaide kopuru mugatua izateko arrazoia teknikoa da: Ikus-entzunezkoen Rallya lako jarduera bat antolatzeko, azpiegitura tekniko handia behar da, eta baliabide mugatuak diranez, 20 taldeko mugea jarri behar izan da. Edozelan be, parte hartzeko gogoa 23 taldek adierazo dabe (100 lagun baino gehiagok), eta beraz, izena emon daben hiru talde itxaron zerrenda batean dagoz, abenduaren 16ra bitarteko epean talderen batek atzera egingo baleu, horren ordez sartzeko.

Danetara, 90 lagunek hartuko dabe parte Rallyan, eta horreetatik erdiak emakumezkoak izango dira. Deialdia jente gazteari begirakoa zan, eta erantzuna be edade-tarte horretatik etorri da: parte-hartzaile gehienak 20 eta 25 urte bitarteko gazteak dira. Gehienak Gipuzkoatik eta Bizkaitik badatoz be, arabarrak eta nafarrak be ez dira faltako.

Rallyaren eskutik mobimentu handia egongo da abenduaren 16ko astegoienean Aiaraldean. Lehiaketearen egunean bertan, abenduaren 16an, 8:30etan egingo jake harrerea parte-hartzaileei, eta Rallyaren hasiera ofiziala goizeko 9:00etan izango da.

Grabazino lanak Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondoko hainbat lekutan egingo dira.

Denporearen banaketea librea bada be, aurreikusten da goiza grabazino lanetan emongo dabela partaideek, eta arratsaldea, barriz, edizino lanetarako erabiliko dabela.

Arratsaldeko bitarte horretan, beraz, ikusleek izango dabe zer ikusi: arratsaldeko 16:00etan film laburren maratoia egingo da Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean, eta 19:30etan, barriz, igazko edizinoko film laburrak ikusteko aukerea be izango da. Dana dala, momenturik biziena gau partean etorriko da, izan be, gaueko bederatzietan egingo da egunean produzidutako lan guztien emonaldia, ondoren, 22:30ak aldera, sari banaketeari ekiteko.

Domekan be egongo da zer ikusi, izan be, zapatuko aukerea galtzen dabenek aurtengo edizinoan produzidutako lanen emonaldia ikusteko aukerea izango dabe. Domekako emonaldi hori Amurrio Antzokian izango da (Elexondo, 26), arratsaldeko 19:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu