Euskera ikastaroak Madrilen eta Bartzelonan

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Euskaldunak munduan

Madrileko Unibersidade Konplutensean, Bartzelonako Unibersidade Autonomoan eta Bartzelokako Unibersidadean euskerearen eta euskal kulturearen ezaguerea sustatzeko ikastaroak jarri dabez martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz sinatutako hitzarmen bati esker.

Madrileko Unibersidade Konplutensean, Bartzelonako Unibersidade Autonomoan eta Bartzelokako Unibersidadean euskerearen eta euskal kulturearen ezaguerea sustatzeko ikastaroak jarri dabez martxan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz sinatutako hitzarmen bati esker.

Bartzelona eta Madrileko unibersidade horreetako euskera eta euskal kulturearen ganeko ikastaro horreek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan eskaintzen diran parekoak dira. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatuta, euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan, Euskal Kultura Institutuaren garapenaren bidean.

Euskal Kulturako Institutuaren sortzeari begira, Eusko Jaurlaritzak onartu ostean, Eusko Legebiltzarrean tramitean dago Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatuko dauen lege egitasmoa. Aurreikuspenen arabera, urte politiko honen barruan egingo dau tramitazinoa Legebiltzarrak. Horren bidean, Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzatuta, euskerea eta euskal kulturearen ganeko ikastaroak sortzeaz gan, HABE erakundearen bitartez Euskal Herritik kanpo dagozan helduek be euskera eskolak jasoten dabez.

‘Euskera eskolak munduan’ egitasmoan, Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid, Paris, London, Brusela, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan, Uruguai, Txile, Mexiko eta AEBetako hainbat unibersidadetan helduentzako emoten dira eskolak. Horretarako, irakasleen trebakuntzeari garrantzi berezia eskaini jako eta eskola horreek materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urruneko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak jarri dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu