Ardao zuria zelan gorde
2006-12-14 01:00 Jan edanakIkuspegi organoleptikotik begiratuta, ardaoak, botilaratu ostean, ezaugarri guztiak bere horretan mantentzea beti izan da aztergai enologian. Oraintsu, Huelvako Unibersidadeko ikerlari batzuek esan dabe ardaoak botilaratu ostean kalidaderik gal ez dagian etxunda eta 15-18 ºC bitartean egon behar dauela.
Ikuspegi organoleptikotik begiratuta, ardaoak, botilaratu ostean, ezaugarri guztiak bere horretan mantentzea beti izan da aztergai enologian. Oraindik orain, askok dinoe ardao botilak etxunda edo zutunik egon behar dirala. Oraintsu, Huelvako Unibersidadeko ikerlari batzuek esan dabe ardaoak botilaratu ostean kalidaderik gal ez dagian etxunda eta 15-18 ºC bitartean egon behar dauela.
Ikerlari talde horrek, Rafael Beltrán eta M. Angeles Fernándezen zuzendaritzapean, atara dauen ondorioa honako hau izan da: Zalema (Condado de Huelva jatorri izendapeneko bariedadea) ardao gazteek urtebete irauten dabela erabat ondo botilaratu ostean, hortik aurrera aldaketak sortzen hasten dirala eta ardaoaren egonkortasuna eta ezaugarri organoleptikoak eraldatzen doazela. Behin botilaratuta, urtebeteko epean kontsumidu behar da ardao hori, kolorea, gustua, usaina eta freskotasuna gal ez daitezan.
Hori dala eta, Huelvako ikerlari taldearen helburua botilan epe luzeagoan ardaoa ondo iraunarazotea izan da. Izan be, ardaoa gordeten dan metategietan baldintza egokiak badagoz, epe hau luzatu egin daiteke. Ikerketan, Zalema eta Colomar, bertako bariedadeetako ardao botilaratu desbardinak hartu eta tenperatura eta argitasun desbardinak eta botila batzuk zutunik eta beste batzuk etxunda jarrita, ondorioak ikertzen hasi dira, izugarrizko jarraipena eginda jakiteko zenbateraino hasten diran galtzen jatorrizko ezaugarriak. Aldez aurretik, ikerlari horreek ardaoen kolorea, osogai fenolikoak, bolatilak eta gustuak aztertzen dabez eta, gainera, proba sensorial bat be egiten dabe.
Ikerketearen emoitzek ardaogintzarako tekniketan eragina izango dabe konserbazino eta jatorrizko osogaien ezaugarriak iraunarazoteko. Izan be, botilaratu ostean, ardaoaren kalidadeari eusteko teknikak ezagutzea oso onuragarria da, kalidadean eragiten dauelako eta, era berean, Huelvako ardao zuria bertako ekonomiaren ardatzetariko bat izanik, oso beharrezkoa dalako urtebete baino gehiago egoki iraungo daben ardaoak izatea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!