Mezu@ eta web barrituagaz norbanakoakandik hurrago Sabino Arana Fundazinoa
2006-12-14 01:00Helburua Sabino Arana Fundazinoaren eta erabiltzaileen arteko hartu-emonak hobetzea, eguneratzea eta bizkortzea da.
Gizarteari eskaintzen deutsozan kultur zerbitzuak hobetzea helburu, Sabino Arana Fundazioak korporazio-estrategia aldatzen jardun dau azken hilebeteotan. Bilboko egoitza nagusian, zein Artea Arratiako Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi eta Museoan garatzen dituan jarduerak zabaldu eta ugaltzeaz gan, Fundazinoaren zerbitzuetara sartzeko beste modu bat, osoagoa, diseinetea be jaso da egitasmo barri horren barruan.
Horretarako, bere web orria eguneratu eta birdiseinau dau eta newsletter edo aldizkari elektroniko bat sortu: Mezu@. Informazinorako produktu bi horreek Fundazinoaren jarduerearen gaineko informazino osoagoa eta antolatuagoa emongo dabe eta sorrarazo ahal, balio erantsi handiko zerbitzu barrietara sartzeko atea be izango dira.
Newsletter horren helburua Sabino Arana Fundazinoaren eta erabiltzaileen arteko hartu-emonak hobetzea, eguneratzea eta bizkortzea da; horretarako, leialtze-teknikak erabilten dira eta, web orriaren bitartez, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi eta Museoaren jarduera guztien, burututakoen eta eginkizun diranen barri emoten da, bai era berean, barritasunak jakinarazoten; Fundazinoak daukan agiri-base guztirako sarbide hautakorra emoten da, baita aldi baterako erakusketetarako zein iraunkorretarako eta abarrerako be. Mezu@ aldizkari elektronikoa aldizka jasoteko, Sabino Arana Fundazinora posta elektronikoko helbide bat helarazo besterik ez da egin behar.
Horretara, Mezu@ izango da web orrian sartzeko atea; orri horretan herritarrek eta erabiltzaileek, oro har, Fundazinoak sorrarazoten dituan ohiko zabalkunde-zerbitzu guztietarako sarbidea eukiko dabe: prentsa-oharrak, deialdiak, on line dendea, ohiko argitalpenak, etab. Era berean, ikertzaileei Fundazinoaren funtsetarako sarbidea eskaintzen segiduko da.
Aldi barri honen kontu barria da, Fundazinoak herritar guztien eskura ipini nahi dauela gordeta daukan material guztia eta sorrarazoten joango dana. Horregatik, ondokoak egin ahal izango dira:
· Berehala eta taiuz sartzea Euskal Abertzaletasunaren Museo eta Agiritegiko materialen azterketan oinarritutako dokumentuetara, baita agiri historikoen argazki eta irudi digitalizatuetara be.
· Fundazinoak antolatzen dituan sektorekako gogoeta-mintzatokietako jatorrizko materialetan, transkripzinoetan eta grabazinoetan sartzea. Bilkura horreetan arlo guztietako goi mailako espezialistak alkartzen dira eta interes intelektual eta praktiko handiko edukiak sortzen dira.
· Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi eta Museoko aukerako zerbitzuetan sartzea.
· Fundazinoaren aldizkako agerkarien (Hermes) bertsino elektronikoetan eta gure web orrian liburuen eta monografien edizino digitaletan sartzea.
· Fundazinoaren iradokizun-zerbitzuan eta zuzeneko kontaktua eukiteko zerbitzuan sartzea.· Mintegietan parte hartzen daben espezialistakazko kontaktu personalak nahiz alkarrizketa elektronikoak (txat-foroa) egin daitezan ahalbidetzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!