Zinebik 'El cuerpo de Cristo' obrearen mundu-mailako estreinaldia hartuko dau
2025-11-18 08:40 Zinemea67. edizinoko helburuetako bat animazino-zinemea indartzea da.
67. Zinebik animazino-zinemea indartuko dau. Besteak beste, Jose Luis Agredaren obrea (Robot Dreams edo Buñuel en el laberinto de las tortugas filmen arte-zuzendaria), Czech Focus zikloa eta sail ofizialean animazinoko 20 titulu proiektauko ditue. Modu horretan, El cuerpo de Cristo lako obrak ikus ahal izango dira, Bea Lemaren opera prima, Komikiaren Sari Nazinonala izandakoa 2024an eta Bilbon egingo da mundu-mailako estreinaldia.
Animazino-zinemearen programazinoan Czech Focus zikloa be dago: Trnka, Zeman edo Švankmajer uniberso poetikoetatik hasi eta Daria Kashcheeva buru eban belaunaldi barri baten begirada ausartetara. Atzera begirako horrek, hogei bat izenburu tartean dirala, ia mende bateko irudimena, esperimentazinoa eta artisau-edertasuna adierazoten ditu.
Horreezaz gan, Zinebi Txikik umeei zuzendutako programearen barruan lau film txekiar eskainiko ditu, Europako ume-animazinoko eskolan erreferentzia diranak. Arriaga Antzokian eta Guggenheim Bilbao Museoan ikus ahal izango dira.
Euskal animazinoaren eskosistemea indartzea
Zinebi Animation Lab laborategiaren asmoa da euskal animazinoaren ekosistemea indartzea prestakuntzearen, sorkuntzearen eta hausnarketearen bidez. Aldi baterako eta alkarlanerako espazio bezela sortu danez, laborategiaren helburua da animatzaile gazteak estaduko eta nazinoarteko erreferentziako profesionalekaz konektetea, baita esperimentazinoa eta proiektu personalen eta kolektiboen garapena sustatzea.
Zinebi Animation Lab zemendiaren 26tik 28ra bitartean izango da Azkuna Zentroan, Zinebi Networkingen barruan. Sei ardatz nagusi izango ditu: jaialdirako buru animatuak sortzea; miniegonaldiak sortzen dabizen proiektuak garatzea; stop motion tailer inklusiboa, ikusmen-urritasuna daben umeentzat; Europako animazino-arloko profesional nabarmenek emondako eskola magistralak; industriako topaketa sektoriala EPE-IBAIA erakundeagaz alkarlanean; eta artista konbidaduekaz konektetako eta berba egiteko hainbat jarduera.
Ekintza horreek proiektuaren belaunaldi arteko dimensinoa azpimarratzeaz gan, bardintasuna eta irisgarritasuna sustatu eta Zinebiren nortasuna indartzen dabe, ikus-entzunezko arloko barrikuntza-plataforma bezela.
Laborategian, mentoria-programea landuko da, besteak beste, ondoko sortzaile honeekaz: Sébastien Sperer, Ivana Volda, Pedro Rivero, Nuria Gonzalez Blanco, Ivan Miñambres, Jose Luis Agreda, Jesus Mari Lazkano eta Kim Keukeleire. Profesional horreek euren ikuspegiaren, esperientziaren eta metodologien barri emongo deutse hazten dabizenei.
Programautako animazino tituluak
- Film Laburren nazinoarteko lehiaketea.
- Karies (Aline Höchli, Suitza).
- El cuerpo de Cristo (Bea Lema, Espainia).
- Hugs (Nicolas Fong, Belgika).
- Should Virtual Petz Die? (Carlo Galbiati, Italia).
- Fille de l’eau (Sandra Desmazières, Frantzia, Herbehereak, Portugal).
- Dollhouse Elephant (Jenny Jokela, Finlandia).
- S the Wolf (Sameh Alaa, Egipto, Frantzia).
- Una vez en un cuerpo (María Cristina Pérez, Kolonbia, AEB).
- Dipolar Bipolar (Quankai Li, Txina, Japonia).
- My Good Boy (Sara Priorelli, Italia).
- Mirror Products Catalog (Annapurna Kumar, AEB).
- Can You Hear Me? (Anastazja Naumenko, Polonia).
- Merrimundi (Niles Atallah, Txile).
- The Diversity of Waves Under the Scrutiny of Ma Yuan (Dmitry Geller, Txina).
- Boundaries (Seun Yee, Hego Korea).
- Crow, Starfish and Unicorn (Xiaoxuan Han, Txina).
- The Fall (Christine Rebet, Frantzia).
- Kyiv Cake (Mykyta Lyskov, Estonia, Ukraina).
- Mr. Ogre’s Castle (Maxime Chudeau, AEB).
- Arguments in Favor of Love (Gabriel Abrantes, Portugal).
- Czech Focus.
- Dimensions of Dialogue (Jan Švankmajer, Txekoslovakia).
- Inspiration (Karel Zeman, Txekoslovakia).
- Romance (Bretislav Pojar, Txekoslovakia).
- The Knot in the Handkerchief (Hermína Týrlová, Josef Pinkava, Txekoslovakia).
- The Last Theft (Jirí Barta, Txekoslovakia).
- At Spiral’s End (Eliška Kerbachová, Txekiako Errepublikea).
- Cloudy (Filip Diviak, Zuzana Rupováá, Txekiako Errepublikea).
- Electra (Daria Kashcheeva, Txekiako Errepublikea).
- Fruits of Clouds (Katerina Karhánková, Txekiako Errepublikea).
- The House (Veronika Zacharová, Txekiako Errepublikea).
- The Kite (Martin Smatana, Eslovakia, Polonia, Txekiako Errepublikea).
- Apart (Diana Cam Van Nguyen, Txekiako Errepublikea).
- Carp Xmass (Anna Heribanová, Txekiako Errepublikea)
- Hurikan (Jan Saska, Bosnia Herzegovina, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- Love is Just a Death Away (Bára Anna, Txekiako Errepublikea).
- Way of Sylvie (Verica Pospíšilová Kordic, Txekiako Errepublikea).
- Passion (Jirí Trnka, Txekoslovakia).
- The Christmas Dream (Borivoj Zeman, Karel Zeman, Txekoslovakia).
- The Revolt of the Toys (Hermína Týrlová, František Sádek, Txekoslovakia).
- The Song of the Prairie (Jirí Trnka, Txekiako Errepublikea).
- Watch Out! (Jirí Brderka, Txekoslovakia).
- Awaker (Filip Diviak, Txekiako Errepublikea).
- Daughter (Daria Kashcheeva, Txekiako Errepublikea).
- Dede is Dead (Philippe Kastner, Txekiako Errepublikea).
- Free the Chickens (Matúš Vizár, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- Sisters (Andrea Szelesová, Txekiako Errepublikea).
- Forget Me Not (Adela Kriovenská, Txekiako Errepublika).
- Overboard! (Barbora Valecká, Filip Pošiva, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- Red Shoes (Anna Podskalská, Txekiako Errepublikea).
- Shadow Over Prague (Marek Berger, Txekiako Errepublikea).
- Hello Summer (Martin Smatana, Veronika Zacharová, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- Sh_t Happens (Dávid Štumpf, Michaela Mihalyi, Eslovakia, Frantzia, Txekiako Errepublikea).
- Sounds Between the Crowns (Filip Diviak, Txekiako Errepublikea).
- The Christmas Balad (Michal Rabka, Txekiako Errepublikea).
- Zinebi Txiki.
- Hello Summer (Martin Smatana, Veronika Zacharová, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- Overboard! (Barbora Valecká, Filip Pošiva?, Eslovakia, Txekiako Errepublikea).
- The Kite (Martin Smatana, Eslovakia, Polonia, Txekiako Errepublikea).
- The Little Cousteau (Jakub Kou?il, Txekiako Errepublikea).
- Short Films on Tour – EFA.
- The Exploding Girl (Caroline Poggi, Jonathan Vinel, Frantzia).
- Wander to Wonder (Nina Gantz, Belgika, Frantzia, Herbehereak, Erresuma Batua).
- Zinebi Gordailua.
- A Normal Mclaren (Manuel Marzel, Kuba).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
