Olentzerori kartea euskeraz
2006-12-13 01:00Berrizko Udalak Olentzeroren gutun sariketea antolatu dau, euskerea edozelako pentsamentu eta sentimentuak adierazoteko bidetzat hartzen daben euskaldunei zuzenduta.
Berrizko Udalak Olentzeroren gutun sariketea antolatu dau, euskerea edozelako pentsamentu eta sentimentuak adierazoteko bidetzat hartzen daben euskaldunei zuzenduta.
Hain idazlan laburra aukeratzeko arrazoia garbia da: agiri mota hau personeak gaurkotasunaren gainean dauen ikuspegia eta jarrerea adierazoteko modurik trinkoena eta egiazkoena dalako. Gutunaren mamina ez dago aldez aurretik emondako gidoiren baten menpean, norberak sortzen dau bere pentsamentua askatasun osoz antolatuz eta adierazoz.
Euskal kulturan hain erro sakonak dituan Olentzaro da gutunen hartzailea. Erdi persona erdi mitoa dan pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa hartzen dau bere gain. Urtaro honetan gizakiak jokera nabarmena erakusten dau besteakazko hartu-emonetarako, norberaren izakerea, sinismena edo ideologia edozein izanda be.
Lehiaketan hiru kategoria dagoz: Lehen Hezkuntzako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak eta, azkenik, 16 urtetik gorakoak.
Lehen Hezkuntzako ikasleek (A kategoria) postala, marrazkia, edo irudia diseinauko dabe 15 X 10 zentimetroko neurrian eta mezu bat idatziz. Mezua norberak aukeratua izango da. Edozelan be, 50 berbakoa idatziko dabe gehienez.
DBHko ikasleek (B kategoria) aurkeztu beharreko gutunek, gitxienez, 100 berba izango dabez, diseinua, mezua eta eraketea parte-hartzaileen esku geratuko diralarik.
C kategoriako parte-hartzaileen gutunek, gitxienez, 200 berba izango dabez.
Aurkezteko moduari jagokonez, A kategoriako lanak eskuz eta B eta C kategorietako lanak ordenagailuz eginda aurkeztuko dira, gorago adierazotako neurritan.
Idazlanak sobre handi batean sartuko dira. Sobre horretan beste sobre txikiago bat sartuko da. Sobre txikiaren barruan parte-hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaioteguna, ikas-mailea eta ikastetxearen izena agertuko dira. Kanpoaldean, barriz, ez da ezer idatziko, persona bakotxari jagokon kategoria baino (A,B,C). Sobre edo gutunazaletan lelo bat jarriko da.
Lanak aurkezteko epea 2006ko abenduaren 15ean amaituko da eta lanak Berrizko Udaletxean (9:00etatik 14:00etara) aurkeztuko diraOlentzeroren postontzian.
Sariak, barriz, ondokoak izango dira: liburuak euskeraz eta MP3 irakurgailuak.
Epaimahaian, euskera/kultura teknikariak/zinegotziak, Jai Batzordea, euskera teknikari bat, Berrizko euskaltegia eta Learreta Markina Ikastetxeko irakasleak iznago dira.
Kategoriaz kategoria egokituta, besteak beste, honakook baloratuko dira: hizkerearen naturaltasuna, zuzentasuna eta aberastasuna, estiloa, mezuaren sakontasuna eta originaltasuna. Ez dira balorauko euskeraz oker idatzitako lanak. Era berean, epaimahaiaren esku geratuko da saririk emon barik ixtea, lanek gitxieneko kalidaderik ez abdaukie.
Epaimahaiak 2006ko abenduaren 24an, Olentzero egunean, emongo dira. Saridunei berariaz jakinarazoko jake sariak non eta noiz emongo diran.
Berrizko Udala izango da saritutako lanen jabea eta bere esku izango dau lanak nahi dauen bidez argitaratzeko eskubidea eta egileek emongo deutse udalari idatzizko baimena, holan behar izan ezkero.
Saririk jasoten ez daben lanak berreskuratzeko epea hilebetekoa izango da emoitzak argitaratzen diran egunetik hasita. Epe hori igarota, lanak Berrizko Udalaren esku geratuko dira.
Parte-hartzaileek lehiaketearen oinarri guztiak onartzen dabez eta ezingo da ekin epaimahaiaren erabagiaren kontra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!