Bilboko euskerazko telebistearen aldeko bonoak laster izango dira salgai

Ibaizabal Mendebalde Kultur Alkartea 2006-12-13 01:00

Bilbo Metropolitarrerako euskerazko telebistearen aldeko ekimenak abian dagoz honezkero eta datozan asteotan bultzada handia jasoko dabe Ibaizabal Mendebalde Kultur Alkartearen eskutik.

Bilbo Metropolitarrerako euskerazko telebistearen aldeko ekimenak abian dagoz honezkero eta datozan asteotan bultzada handia jasoko dabe Ibaizabal Mendebalde Kultur Alkartearen eskutik.

Lehenengo eta behin, bost euroko laguntzino-bonoak iminiko dira salgai eta urtarriletik aurrera bazkideak egiteari ekingo jako.

Era berean, lekuan lekuko telebistak eratzeko arautegi markoaren arabera eta Bilbo Metropolitarrean sortu gura dan euskera hutsezko telebistearen ganeko nondik norakoak azaltzeko, diptiko bat banatuko da abenduan, euskereagazko eta euskal kultureagazko lotura zuzena daukien ekitaldi ia danetan.

Danetara 15.000 ale argitaratuko dira proiektuaren nondik-norakoak honako ekitaldi honeetan banatzeko: Kafe Antzokiaren hamaikagarren urteurreneko ospakizunetan (abenduaren 11an); Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean (Euskalduna Jauregian, abenduaren 16an); Santo Tomas azokan (abenduaren 21ean); Olentzero (abenduaren 24an); eta, Euskal Herria eta Serbiaren artean jokatuko dan nazinoarteko futbol partiduan (San Mamesen abenduaren 27an).

Horrezaz gan, Bilboko euskerazko telebistearen inguruko eretxiak zein iradokizun guztiak jasoteko bloga preparau dau Ibaizabal Mendebalde Kultur Elkarteak helbide honetan: www.ibaizabaltb.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu