Sustaturen sariketea 'The Indezents' blogeko artikulu batek irabazi dau

Bizkaie! 2006-12-14 01:00

Bost urte bete ditu webguneak eta, hori ospatzeko, blogetan argitaratutako lanen sariketea antolatu dabe. Irabazlea The Indezents blogeko ‘Erlijioarekin jarraituz... Petxuga Jainkoa’ artikulua izan da eta saria Mikel Alvarez blogariak jaso dau Patxi Baztarrikaren eskutik Sustatuk Arrasaten antolatutako jaian.

Lanek blog euskaldun batean argitaratuta egon behar eben, euskeraz. Argazki-blog hutsen eta bideo-blogen kasuan, euskerazko komunidade batean edo blogak sortzeko plataforma euskaldun batean egon behar ziran.

Irabazleak, 80 GBko iPod bat eskuratu dau. Ganera, jaian izandako ganerako partaideen artean iPod nano bi (GB 2) zozketau ziran. Irabazleak Mikel Iturria eta Goio Arana izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu