Euskaldunan, ate danak zabalik

Bizkaie! 2006-12-14 01:00   Bertsolaritzea

Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ateak zabalik itxi dabez eta txapela edonork jantzi leike buruan. Arkaitz Estiballes, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Xabier Paia, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue. Egin posturak.

Arkaitz Estiballes, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Xabier Paia, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue. Honezkero, oso ezagunak dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalean, abenduak 16, Bilboko Euskalduna Jauregiko taula ganera igoko daben zortzi bertsolarien izenak. Durangoko Plateruena Antzokian batu dira oraintsu, egun handia baino lehenenagoko sentsazinoez eta ikuspuntuez berba egiteko. Danak dagoz ados kontu batean: Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ateak zabalik itxi dabez eta txapela edonork jantzi leike buruan, danak dira faboritoak, bakotxak bere jarraitzaile sutsuak izan arren.

Sarrerak agortuta egoteak Bizkaiko bertsozaletasunaren sasoi ona erakusten dau eta askok uste dabe bertsolarien maileak be gora egin dauela. Bizkaierea be entzungo da ‘Bizkaiko Txapelketea hemengo bertsolaritzearen gailurra bada, ezinbestean bizkaierea presente egon behar dalako’, dino Xabi Paiak.

Honezkero finaletan ‘adituak’ diran batzuk dagoz finalisten artean, Iratxe Ibarra buruan. Tartean, arpegi barriak be ikusiko dira, Ibon Ajuria gernikarra berbarako. Aurten, beraz, buru danak dagoz prest Igor Elortzaren lekukoa hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu