12 ordu euskeraz Bilbon

Bizkaie! 2006-12-14 01:00   Euskerea berbagai

'12 ordu' euskeraz egindako ikuskarien maratoia da. Mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea eskainiko dau abenduaren 17an Bilbon goizeko 10etan hasi eta gaueko 10ak arte. BIGE, Gurasoen Alkarteak antolatzen dau 12 ordu euskeraz.

'12 ordu' euskeraz egindako ikuskarien maratoia da. Mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea eskainiko dau abenduaren 17an Bilbon goizeko 10etan hasi eta gaueko 10ak arte. BIGE, Gurasoen Alkarteak antolatzen dau 12 ordu euskeraz. BIGE Bizkaiko ikastetxe publikoetako gurasoen alkartea da.

Ikasturtean euskerearen erabilerea sustatzeko hainbat lan egiten dau BIGE Gurasoen Alkarteak Bizkaiko ikastetxe publikoetan ‘Euskaraz bizi’ programearen bidez. Ekimen honen barruan mueta guztietako kultur ikuskariak eskaintzen jakez zentroei: antzerkia, pailazoak, ipuin kontalariak, ikus-entzutekoak, euskal musika tresnen erakusketak eta abar luzea. 12 Ordu honen bidez kalera atara nahi da lan hori eta gizarte osora zabaldu ikuskari honeetaz gozetako aukerea emonez.


Egitaraua

10:00etan, umeentzako jarduerak


- Panpotx Kultur Alkartea (Arenal eta Txurdinaga).
- El Taller de Geppetto: ‘Ludoteka erraldoia’ (Errekaldeko plaza).
- Urtxintxa: ‘Mundua bira jolasean’ (San Francisco auzo etxea).

11:00etan, hasiera ofiziala

- ‘Zazpi astoren gainean’ bertso trikitrixea (Arenal).

12:00etan, kalejirak eta jolasak

- Kulki: ‘Baserriko jolas eta jokoak’ (Errekaldeko plaza).
- Zpeiz Mukaki dantzaranga (Alde Zaharra).
- Ondalan erraldoien konpartsa (Alde Zaharra).

13:00ean, kalejirea eta kale antzerkia

- Txatunga Bembe (Alde Zaharra).
- Trapu Zarra: ‘Tetra Rip’ (Alde Zaharra).

14:00retan, bazkaria (Esperanza frontoia)

15:00etan, umeentzako antzerkia

- ‘1,2,3...Inaxito’ (Esperanza frontoia).

16:00retan, musikea

- ‘Berriketan’ (Esperanza frontoia).

17:00etan, pailazoak

- Kiki, Koko eta Moko: ‘Biziaren bizia’ (Arriaga plaza).

18:30etan, berbenea

-Kanpanolue: "Berbena bat baino gehiago" (Arenal).

20:00etan, kontzertua

- ‘Kerobia’ (Arenal).

22:00etan, jaiaren amaierea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu