Behatokiaren 5. urteurrena
2006-12-13 01:00 Euskerea berbagai2001eko bagilaren 26an Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Behatokia aurkeztu ebanetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bost urte bete ditu eta urteurren hau ospatzeko Iruñean batu dira euskalgintzako, instituzinoetako zein gizarte eragileetako ordezkariak. 2001eko bagilaren 26an Kontseiluak Behatokia aurkeztu ebanetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek. ‘Eskerrik asko Behatokia erreferentetzat hartu dozuen guztioi, norbanako zein gizarte eragileei; hori baita guretzat lana balioesteko dogun termometrorik onena’, adierazo dau Paul Bilbaok, Behatokiko zuzendariak.
Behatokiaren ibilbidea jasoten dauen CDa aurkezteaz gan, erakundearen hasierako momentuak be gogorarazo ditue. ‘Orain5 urte gure gizartean ez ziran hizkuntza-eskubideak bermatzen eta ez gengozan eskubideetan atzerapausuak onartzeko prest’, azaldu dau Kontseiluko idazkari nagusi eta Behatokiko presidente dan Xabier Mendigurenek. ‘Hasieratik bertatik bagenkian erakunde honek iraungitze-data izan behar ebala, hau da, euskaldunon hizkuntza-eskubideak bermatzen diranean Behatokiak amaierea emon beharko deutsola beharrari’, gaineratu dau Bilbaok. Zoritxarrez, eta 2005eko txostenak argi ixten dauen legez, ‘euskerea erabili gura izatea karu eta hizkuntza-eskubideak urratzea, barriz, merkea da’ oraindino Euskal Herrian.
Horregaitik guztiagaitik, hizkuntza-eskubideak bermatzen diran arte, ahalik eta proiektu eraginkorrena eskaintzea izango da Behatokiaren helburua. Esangura horretan, Behatokiak zerbitzua abian jarri ebanetik, hizkuntza-eskubideen egoereari buruzko txostenak argitaratu ditu, salaketak nahiz txalotzeak jasoteko euskerearen telefonoa sortu dau (www.euskararentelefonoa.com), azterketa berezituak kaleratu ditu eta nazinoartean hizkuntza-eskubideen barri emon dau, besteak beste.
‘Jakin badakigu Behatokiak ezin dituala eskubideak bermatu, eta ez da sekula bere bokazinoa hori izan’, aitatu dau Paul Bilbaok. Hizkuntza eskubideen bermerako lanean dabilzan beste behatoki batzuekaz egindako alkarlanak be, Observatori de la Llengua Catalana zein Galiziako Observatorio de Dereitos Linguisticosegaz kasu, jarraitu beharreko norabidea zehazten lagundu deutse Behatokiari, kontuan harturik hiru Behatokiak gizarte-eragileek sortuak izan dirala. Erakundeokaz lankidetzarako esparruak finkatu dituen arren, ‘bakotxak bere errealidadeari eutsi behar deutso’, azaldu dau Bilbaok. Izan be, Hizkuntza Eskubideen Behatokia da administrazino autonomikoetatik laguntzinoa jasoten ez dauen bakarra; ‘erabat ulertezina; ulergatxa behinik behin’, salatu dau Behatokiko zuzendariak.
‘Baina gaurko eguna ez da atzera begiratzekoa bakarrik’, gogorarazo dau Bilbaok, izan be, azken urteotako lanak erakutsi deutse aurrera zelan egin. ‘Erronka barrien artean Iparralden lan berezitua egitea dogu hurren’, aurreratu dau Behatokiko zuzendariak, izan be, datorren urtean Behatokiak Baionan edegiko dau ordezkaritzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!