Asmoa da euskerearen arnasguneen garrantzia jentarteratzea
2025-10-24 11:05 Euskerea berbagaiIV. Arnasetik Bideo Sormen Lehiaketan parte-hartzeko epea zabalik dago.
Aurten be Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketea atondu dau euskerearen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena eta euren hizkuntza ohituren eta herrien inguruan gogoetea biztuteko. Arnasa Gara UEMAk, Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak alkarregaz sustatutako egitasmoa da eta euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea du helburu, euskerearen bizibarritzeari eta euskerearen herriari egiten deutsen ekarpena nabarmentzeko. 2024ko edizinoan 260 lan jaso zituen eta 4.200 bototik gora.
Lehiaketan, euskerearen arnasguneetako ikastetxeetako ikasleek, zein arnasguneetako ikasleak jasoten dituen ikastetxeetako ikasleek hartu leikie parte banaka edo lagunartean. Hareen egitekoa euskereari lotutako istorioak kontetea izango da minutu biko ikus-entzuneko lanen bidez, eskatutako erronkeari erantzunez.
Aurreko edizinoetan lez, Arnasetik lehiaketea edadearen araberako hiru kategoriatan banatzen da. Kategoria bakotxean erronkei erantzuna emoteko bideoak aurkeztu beharko ditue gazteek.
- LH 5. eta 6. mailetako ikasleek gurasoek eta aitona-amonek herrian esaten zituen esamoldeak bilatu eta gaur egungo baliokideak topau edo asmau beharko ditue.
- DBH 1. eta 2. mailetako ikasleak Arnasgune batean sartzeko castingen parte hartuko dabe eta ia dana euskeraz egin daitekeen herri batean biziteko arrazoi nagusiak azaldu beharko ditue.
- DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek pensatu beharko dabe euren herria ixtekotan, zer hartuko eben gehien faltan.
Danetara, lau sari nagusi izango dira (kategoria bakotean bana eta publikoaren saria). Bakotxa 500 euroko opari-bonuak honako honeetan gastetako: IrisarriLanden, Durangoko Azokan, EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandisingean, Gure Zirkuan zein ikas-bidaian. Gazteek aukerea dabe euren lanak urriaren 31ra arte bialtzeko arnasagara.eus webgunean
Sari banaketea
Sari banaketea Leitzako Herri Aretoan izango da, zemendiaren 27an. Bertan kategoria bakotxeko irabazleen lanak proiektau eta sariak banatuko dira sorpresaz betetako ekitaldi dibertigarrian.
Informazino guztia hemen.
Kategorien bideoak.
Euskerearen arnasguneak: definizinoaren eta erronken barrikuspena dokumentua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
