'Hizkuntzea eta kulturea bizibarritzeko testuinguruan, bereizi daitekez?'
2025-10-16 08:06 Euskerea berbagaiZer nurritan hizkuntzeak eta kultureak algar eragiten dabe?

2025eko edizino honetan hizkuntzea eta kulturearen arteko hartu-emonak aztertuko diraa, bizibarritze kultural baten testuinguruan.
Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereizi ete daitekez? Zer nurritan hizkuntzeak eta kultureak algar eragiten dabe? Lotura hori beti bistakoa ete da? Zerk funtzionetan dau eta zerk ez? Munduan zehar egiten diran bizibarritze kultural prozesuen erronkak, zailtasunak zeintzuk dira?
Ikerlariek galdera horreen harian berba egingo dabe eta hitzartzeek nazinoarteko eta bertako esperientzia eta dinamikak ezagutarazoko ditue (Euskal Herrian, Europan eta harago).
Egitaraua
- Zemendiaren 5ean, Baionako Euskal Museoan:
16:00tan: Baionako Euskal Museoan Linguae Vasconum Primitiae oinarriko obrearen inguruko bisitea Baionako Euskal Museoan.
18:00tan: Kneecap filma eta ondoren barriketaldia Atalante zineman Bernadette O’Rourke irakaslearen presentziagaz.
- Zemendiaren 6an, Baionako Arteen Hirian:
09:00 - 17:30: Konbidautako ikerlarien berbaldiak - Xalbat Itçaina, Science Po Bordeaux, Eneritz Zabaleta, zuzenbidean doktoreduna, Jon Sarasua, Arrasate-Mondragon Unibersidaea, Marina Branca, Korsikako Unibersidadea, Sara Brennan, Toulouse Capitole Unibersidadea, Jeanne Toutous, Rennes 1 Unibersidadea, Aitzpea Leizaola et Agurtzane Elordui, Euskal Herriko Unibersidadea, Bernadette O’Rourke, Glasgowko Unibersidadea, Francis Jaureguiberry, Paue eta Aturrialdeko Unibersidadea-
Emon izena. Formularioa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!