Martxan da Gurot Lehiaketea Durangaldean

Bizkaie! 2025-10-31 10:28   Euskerea berbagai

Gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea da asmoa.

Gurot Lehiaketea martxan da, 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta. Durangaldeko Mankomunidadearen bultzadeagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko hainbat udalerrigaz alkarlanean, gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta loturea indartzea dau helburu.

Aurton, lehiaketeak formatu barria izango dau mikro-lehiaketen bidez. Horreetan parte-hartzeko aukerea izango dabe gazteek zemendiko eguenetan. Aurreko edizinoetan taldeka egindako lehiaketearen ordez, parte-hartzaileak banaka lehiatuko dira. Lehiakide bakotxak ordu bat izango dau galderak erantzuteko (15:00etatik 21:00etara), eta galderak hainbat gaiei buruzkoak izango dira, beti euskeraz.

Mikro-lehiaketen datak ondokoak dira:

  • Zemendiak 6 (15:00 - 21:00): Mikro-lehiaketea I.
  • Zemendiak 13 (15:00 - 21:00): Mikro-lehiaketea II.
  • Zemendiak 20 (15:00 - 21:00): Mikro-lehiaketea III.
  • Zemendiak 27 (15:00 - 21:00): Mikro-lehiaketea IV.

Saio bakotxeko irabazleek Zetak taldeak 2026ko bagilean San Mamesen emongo dauen kontzerturako sarrera bi jasoko ditue. Lehiakide bakotxak behin baino ez dau jasoko saria; hori dala eta, lehiakide batek behin baino gehiagotan irabaziko baleu, hurrengo sailkatu onenari emongo jako saria.

Lehiaketan parte-hartzeko, gazteek aldez aurretik izena emon behar dabe hemen

Gurot Lehiaketearen bidez, Durangoko gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea da helburua, euskal kulturea indartuz eta era berean, ikaskuntza dibertigarri baten bidez parte-hartzea sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu