Merinalde Eguna 2006
2006-12-26 01:00Gaur, abenduak 27, azken urteotako ohitureari jarraituz, ‘Merinalde Eguna’ egingo da, Durangaldearen lurraldetasuna eta sasoi bateko erakunde propioak gogoratuz, arratsaldeko 19:30etan Abadiñoko Gerediagako baseleizan.
Gaur, abenduak 27, azken urteotako ohitureari jarraituz, ‘Merinalde Eguna’ egingo da, Durangaldearen lurraldetasuna eta sasoi bateko erakunde propioak gogoratuz, arratsaldeko 19:30etan Abadiñoko Gerediagako baseleizan.
1875eko abenduaren 27an, Durangaldeko eleizateetako alkateak Gerediagako foru zelaian batu ziran azken aldiz. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an foruak kendu ebezan eta gure eskualdeko erakundeak desagertuarazo. Azken batzar hori gogoratzeko Gerediaga Elkarteak abenduaren 27a gogoratzen dau urtero.
Gerediagako baseleizan egingo dan ekitaldia izango da ekintza nagusia. Bertan, sarrerako agurraren ondoren, Blanca Gómez de Segura (Euskal Bustingintzearen Museoko arduraduna) eta Enrique Ibabek ‘Garai bateko buztingileak’ dokumentala aurkeztuko dabe. Gero, Durangaldeko lehenagoko buztingileei buruzko berbaldia emongo dau Enrique Ibabe ikertzaileak.
Durangerrriko Teila
Berbaldiaren ostean, Gerediaga Elkarteak ‘Durangerriko Teila’ oroigarria emongo deutso Enrique Ibaberi. 1997. urtean emon zan lehen aldiz oroigarri hau eta urte birik behin emoten jako Durangoko Merinaldetik kanpoko bati, eskualdearen alde egindako lanagaitik. Aurten, Enrique Ibabe jaunari emotea erabagi dau Gerediaga Elkarteak, ondare etnografikoaren alde eta Durangaldeko buztingileei buruz urteetan egindako lana eskertzeko asmoz.
Enrique Ibabe, 1935ean jaio zan Bilbon. Bizitza osoa Euskal Herriko material etnografikoak ikertzeari eta batzeari eskaini deutso etnografo autodidakta honek. Etnografiari buruzko berbaldi asko emon ditu, baina gehien landu dauen gaia euskal buztingintza herritarra izan da. Durangaldearen kasuan, haren lana eskertzekoa da, Atxondo, Durango eta Iurretako buztingintza jarduereari buruzko datuak eta erreferentziak galtzear egozanean, datu honeek berreskuratzeko egin eban lana garrantzitsua izan zalako.
‘Garai bateko buztingileak’ DVDa
Elosun (Araba) dagoan Euskal Bustigintzearen Museoak produzidutako ikus-entzunezkoa da. 32 minutuko grabazinoa da eta laster argitaratuko bada be, Gerediaga ermitan, lehenengoz, aurrerapena ikusteko aukerea izango da. Izan be, ingelesezko eta euskerazko testuak izango dituan salmentarako DVDa preparau barik dago oraindino.
Ikus-entzunezko honetan, azken hiru buztingileen testigantzak jasoten dira. Buztingile honek lanean jarraitu badabe, neurri handi batean Enrique Ibabek egindako ikerlanari esker izan da.
Hiru buztingileak arabarrak dira: Jose Ortiz de Zarate 94 urtekoa. Federico Garmendia eta Nicolas Agirrebeitia. Azken honek, esaterako, 82 urte ditu eta jatorriz Ulibarri-Ganboakoa da. 1958. urtean urtegia egin ebenean, bere tailerra urpean geratu zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!