Guggenheim Bilbao Museoa: miloe bat bisitari baino gehiago 2006an
2007-01-02 01:00Guggenheim Bilbao Museoak 1.008.774 bisitari izan ebazan 2006an. Zifra honi esker museoak ekitaldi honetarako eukazan aurreikuspenak (880.000 bisitari) % 14 gainditu dira eta % 5, barriz, 2005ean jasotako bisitari kopurua (965.082).
Guggenheim Bilbao Museoak 1.008.774 bisitari izan ebazan 2006an. Zifra honi esker museoak ekitaldi honetarako eukazan aurreikuspenak (880.000 bisitari) % 14 gainditu dira eta % 5, barriz, 2005ean jasotako bisitari kopurua (965.082), pinakoteka bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.
Gauzak holan dirala, laugarren urtez jarraian, bisitari kopurua handitu egin da, 1999an izandako kuotak parekatuz; izan be, urte haretan 1.060.000 lagun hurreratu ziran museora.
Museoaren urte amaierea hain arrakastatsua izatea lortu daben bisitarietatik, % 60 atzerritarrak izan ziran. Horreen artean kontuan hartu beharra dago urte batzuetatik hona frantsesek (% 16) daben presentzia eta fideltasuna.
Bisitarien % 9 Euskal Autonomia Erkidegokoak izan ziran eta ganerako % 31 Espainiako ganerako lekuetakoak, kataluniarren (% 11) eta madrildarren (% 5) gehiengoagaz.
Bisitarien edadeari jagokonez, 31 eta 44 urte bitartekoak izan ziran 2006an museoa gehien bisitau ebenak (% 33); 45 eta 64 urte bitartekoak (% 29) eta 65 urtetik gorakoak (% 14) ondoren.
2006an Museoak garatu dauen arte-programazinoaren aniztasun eta kalidade altuak eragin handia izan dau erakunde honentzat hain pozgarria dan zifra horretan. ‘Errusia!’ erakusketea joan dan irailean amaitu zan eta museoaren historiako bisitari gehien izan dauen hirugarren erakusketea izan da, ‘Motozikletaren artea’ eta ‘Richard Serra’-ren ondoren. Sei hilebetetan zehar, 620.000 lagunetik gora bisitau eben aparteko erakusketa hau. ‘Errusia!’ erakusketeak arte errusiarraren zortzi mende aztertzen ebazan, mundu guztiko erakundeetako 800 artelan baino gehiago ikusgai jarririk. Erakusketa arrakastatsu honek 2006ko abuztuaren hileroko bisitari kopurua (176.000 baino gehiago) bere historiako altuena izatera eroan eban.
Era berean, publikoak oso ondo hartu dau ‘Kolore-eremu’, aurtengo Bilduma Iraunkorreko bost erakusketetariko bat; bagilean hasi zanetik, 585.000 bisitari inguru izan ebazan.
‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’, sortzaile alemaniarraren papel gaineko obrarik baikor eta atseginena erakusten eban erakusketeak, barriz, 371.000 bisitari erakarri ebazan eta ondorioz, urteko hirugarren erakusketarik bisitatuena bihurtu zan; gainera, 1997tik aurrera begiratuz, eguneroko hirugarren batez bestekoa lortu eban, eguneko 4.524 bisitarigaz.
Joan den urrian zabaldutako ‘%100 Afrika’ erakusketak lortu dauen publiko zein kritika arloko arrakastea ez eze, beste erakusketa batzuek, besteak beste, ‘ArkiEskultura’, ‘Txillidaren omenez’ edo Richard Serraren ‘Denboraren materia’-k, eragin handia izan eben ibilbideko bederatzigarren urtean Guggenheim Bilbao Museoaren bisitari kopurua sendotzean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!