Atom Rhumba talde bilbotarra ‘Amateur Universes’ disko barria aurkezteko birea preparetan dabil

Bizkaie! 2006-12-26 01:00   Musikea

Atom Rhumba talde bilbotarrak kaleratu dauen ‘Amateur Universes’ disko barria aurkezteko birea 2007ko urtarrilean hasiko da ‘Universal Amatour’ izenagaz eta honezkero hainbat data aurreikusi ditue.

Atom Rhumba talde bilbotarrak kaleratu dauen ‘Amateur Universes’ disko barria aurkezteko birea 2007ko urtarrilean hasiko da ‘Universal Amatour’ izenagaz eta honezkero hainbat data aurreikusi dabez.

Gauzak holan dirala, urtarrilaren 26an hasita, Guadalajara, Cartagena, Lleida, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Bilbo, L'Hospitalet, Badajoz edota Madril lako uriak bisitauko ditue. Halan da be, oraindino kontratazinoa zabalik dago eta segurutik biran kontzertu gehiago izango dira.

Bestalde, 'Ruta 66' aldizkariak ‘hilebeteko diskoa’ aukeratu dau ‘Amateur Universes’ abenduko alean. Gainera, diskoari buruzko kritikak bikainak izaten ari dirala azpimarratu dabe taldeko iturriek, eta, esaterako, bost izarretik lau emon deutsiez 'El Mundo' eta 'El Pais' egunkarietako musika gehigarrietan.

Era berean, Borja Crespo euskal zinemagileak Atom Rhumbaren ‘Amateur Universes’ diskoaren lehen bideoklipa zuzendu dau, ‘Body Clock’ izenburuko kantuaren klipa, hain zuzen be.

Gainera, ‘Txakurkalea’ filmaren soinu bandeak talde bilbotarraren bi abesti ditu: ‘Gimme Chaos’ eta ‘Funky Town’. David Civico eta rePLAY dira ikuskizun eta dokumental honen egileak (www.txakurkaleak.com)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu