Arte Eszenikoen X. Max Sariak banatzeko ekitaldia Bilbon izango da

Bizkaie! 2006-12-28 01:00

Arte Eszenikoen X. Max Sariak Bilbon banatuko dira 2007ko apirilaren 16an egingo dan ekitaldian, SGAE erakundeak jakinarazo dauenez. Gauzak holan dirala, Bizkaiko uriburua bigarren aldiz izango da sariak banatzeko ekitaldiaren egoitza, 2001en Arriaga Antzokian izan zan legez.

Arte Eszenikoen X. Max Sariak Bilbon banatuko dira 2007ko apirilaren 16an egingo dan ekitaldian, SGAE erakundeak jakinarazo dauenez. Gauzak holan dirala, Bizkaiko uriburua bigarren aldiz izango da sariak banatzeko ekitaldiaren egoitza, 2001en Arriaga Antzokian izan zan legez.

Atzo amaitu zan sarien hamargarren edizinoko botazinoen lehenengo fasea, eta heltzear dagoan urteko zezeilaren 1etik 28ra bitartean, biak barruan, bigarren faseko botazinoa egingo da. Urtarrilaren 29an, barriz, sarien finalistak jakinarazoko dira.

Sariak urte bakotxean uri desbardinetan banatzea izan da bere ezaugarri nagusienetako bat eta, esangura horretan, sortu ziranetik, Max Sariak Madrilen, Bartzelonan (birritan, azkena aurten), Sevillan, Bilbon, Valentzian, Vigon, Zaragozan eta Guadalajaran banatu dira.

Max Sarietan izena emoteko epea irailaren 30ean amaitu zan. 2005eko urriaren 1etik 2006ko irailaren 30a arte estreinau edo barriro estreinautako muntaiek parte hartu ahal eben. Antzerki, antzerki musikal, umeentzako antzerki edo dantza ikuskizun guztiei edegita dagoz. Era berean, konpainia profesionalak eginiko lanak baino ez dira onartzen.

Max Sariak 1998an sortu ebazan SGAE erakundeak, Estaduko arte eszenikoen artista eta profesionalen talentua suspertu eta saritzeko asmoz, Frantziako Molière, Britainia Handiko Olivier edo Broadwayko Tony sarien ereduari jarraituz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu