Wikiasari, Wikipediaren bilatzailea
2006-12-26 01:00Jimmy Wales, Wikipedia online entziklopediaren sortzailea Google, Yahoo! Edo Microsoften sistemea hobetuko dauen Interneteko bilatzailea preparetan dabil eta, ezustekorik ezean, 2007ko lehen hiruhilekoan erabagilgarri egongo da.
Jimmy Wales, Wikipedia online entziklopediaren sortzailea Google, Yahoo! Edo Microsoften sistemea hobetuko dauen Interneteko bilatzailea preparetan dabil eta, ezustekorik ezean, 2007ko lehen hiruhilekoan erabagilgarri egongo da.
Bilatzaile barrian erabiltzaileen euren eretxiak eta ekarpenak erabagiorrak izango dira, era horretara, bilaketak azkarrago eta orain arte baino modu fidagarriagoan egiteko.
Wales jn.aren esanetan, Google bilatzailearen neurri bako hazkundearen eta indexautako web orrien kantidadearen eraginez, bilaketak moteldu egin dira eta gaur egun sistemea ez da bape interesgarria, besteak beste, spam edo zabor mezuak ugari agertzen diralako.
Wikipediaren sortzaileak Wikia Inc. enpresearen bitartez abiarazoko dau proiektu barria eta Googlek eta beste bilatzaile batzuek erabilten daben algoritmo matematikoaren ordez, beste sistema batzuk erabiliko ditu. Jimmy Walesek aurreratu dauenez, prozesuan giza elementua sartzea izango da ardatza Sareko orrialdeak behar dan moduan baloretako.
Azken buruan, 2007an sartzeko gero eta gitxiago falta danean, gaur jakin dogu 2006an Google erraldoian gehien bilatu diranak Paris Hilton, Katrina hurakana, autismoa eta Wikipedia, dobaneko online entziklopedia izan dirala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!