Getxoko Jazzaldiak Magnus Mehl Quintett taldearen diskoa atara dau
2006-12-27 01:00 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Jazzaldiak Talde Lehiaketako azken irabazlearen diskoa kaleratu barri dau, Magnus Mehl Quintett taldearena, hain zuzen be. Boskote alemaniarrak Getxoko 30. Jazzaldia irabazi eban.
Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiak Talde Lehiaketako azken irabazlearen diskoa kaleratu barri dau, Magnus Mehl Quintett taldearena, hain zuzen be. Boskote alemaniarrak Getxoko 30. Jazzaldia irabazi eban. Errabal diskoetxeak argitaratutako disko honek sei kanta dakarz, taldeak jaialdian eskainitako bi saioetan grabautakoak. Diskoa salgai dago denda espezializatuetan eta 943 753 016 telefono zenbakiaren bidez.
Antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, talde gazte hau 2004ko udan sortu eban Magnus Mehl saxofoi-joleak. Taldekide guztiek Koloniako kontserbatorioan ezagutu eben alkar eta, ordutik, Alemaniako hainbat uritako jazz klubetan hasi ziran joten. Era berean, artista gazteentzako jaialdietan be jo dabe, berbarako, Leipzigko Jazzfesten.
Taldeak berezko konbo kontzeptua garatu dau eta indarrez eta freskotasunez egiten dau jazza, jatorrizko piezen interpretazinoa eta beren eragin musikal nagusien (Kenny Baron, Cannonball Adderley, Dick Oatts edo Herbie Hancock) gaineko moldaketak buztartuta. Taldekideak honakoak dira: Magnus Mehl (saxoa), Brice Moscardini (tronpeta), Tobias Hoffmann (gitarra), Fedor Ruskuc (baxua) eta Ralf Gessler (bateria).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!