Lucia Lakarra protagonista Vienako urtebarri eguneko ikuskizunean

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Lucia Lakarra zumaiarrak Vienako urteberri eguneko kontzertuan egin dau jantzan. Mundu osoan da ezaguna Vienako hitzordu hori.

Lucia Lakarra zumaiarrak Vienako urteberri eguneko kontzertuan egin dau jantzan. Mundu osoan da ezaguna Vienako hitzordu hori.

Vienako Orkestra Filarmonikoa Zubin Mehtak (Bombay, India, 1936) zuzenduko dau barriro be urtarrilaren 1ean. Balsen errepertorioan hartuko dau parte Lakarrak, Cyril Pierre partenaire-agaz batera. Municheko Opera Baleteko dantzari nagusiak dira Lakarra eta Pierre. Danubio urdina balsa interpretauko dabe, hain zuzen be.

Lakarraren arabera, Nijinski saria (2002), Benois de la Danse saria (2003) eta Espainiako Sari Nazionala (2005) jaso ostean, mugarri bat izango da berarentzat Vienako urteberri eguneko kontzertuan parte hartzea.


2006ko urtarriletik agortuta dagoz Vienako urtebarri eguneko kontzerturako sarrerak. Birsalmentan jarri ziranak, barriz, 3.000 eurotan saldu ebezan orain aste batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu