Deustuko Unibersidadeak webgune barri batetik ikusi ahal izango dan telebista-katea eukiko dau
Bizkaie!
Deustuko Unibersidadeak Canal Deusto TV deituriko telebista-katea eukiko dau hemendik aurrera. Telebista barrira unibersidadearen webgune barritu eta eguneratutik sartu ahal izango da, eta holan, ikasle gazteei informazino ezin hobea emoteaz ganera, unibersitariei eskainitako zerbitzu guztiak hobetu gura dabez, unibersitate bilbotarreko iturriek azaldu dabenez.
Web-orri barri honen diseinuak CRUEk (Espainiako Unibersitari Errektoreen Biltzarra) internetera sartzeko gomendatutako baldintzak beteten ditu. Webgune barria zein telebista-katea urriaren 25ean aurkeztuko dira Interneten Egunaren ospakizuneko ekimenen barnean.
Esandako moduan, Canal Deusto TV eta webgunearen aurkezpena urriaren 25ean, goizeko 10:30etan egingo da, eta bertan, Jaime OraĆ” errektoreak, Deustuko Ikasleen Errektoreordea dan Rosa Miren Pagolak eta Graduondoko Institutuko zuzendaria eta telebista-katearen sustatzailea izan dan Miguel Angel Escotetek hartuko dabe parte.