Sarean  IV. urtea // 133. zenbakia

inform.com, mundu osoko barrien bilatzailea


Bizkaie!

http://www.inform.com bilatzailea jaio da. Orain arte ohituta gagozan bilatzaileak baino zeozer gehiago da 'inform', izan be, barriak Internet bidez topetako eta sailkatzeko aukerea eskaintzen deusku. Orain arte egon badagoz mueta honetako bilatzaileak eta, zelan ez, Google bilatzaile ezagunaren eskutik jatorkuz.

Mundu osoko 10.000 komunikabidetik gorako barriak topetan deuskuz 'inform' guneak; ohiko egunkari eta aldizkarietako materiala batzeaz ganera, azken aldian hainbeste biderrez entzun doguzan blog ospetsu horreetatik be jasoten dau informazinoa.

Dobako zerbitzua eskaintzen dau webgune barriak baina, informazino zehatzagoa gura izan ezkero, pagau egin behar da. Harpidetza bidezko sistemea dauka eta harpidedun bakotxak beraren gustuko gaien araberako kanalak sortzeko aukerea dauka.

Neal Goldman webgunearen presidenteak uste dau iraultzea ekarriko dauela Interneten sortu barri dan bilatzaileak. 'Bihar-etziko egunkaria' izateko aukera handiak daukaz proiektuak Goldmanen esanetan.