Bertsotan  IV. urtea // 133. zenbakia

www.bertsoforo.com, bertsolaritzeari buruzko lehenengo foroa Interneten


Bizkaie!

Foroa www.bertsoforo.com helbidean dago eta lotura zuzenak dagoz era berean www.bertsozale.com eta www.txapelketanagusia.com webguneetatik. Foroaren jaiotza Txapelketa Nagusiaren zurrunbiloan sortu eta hari buruzko atala barrubiltzen dauen arren, bere egitekoa ez da horretara mugatzen; kontuak kontu, bertsozaleen komunidadea eskura izango dauen topagune egonkorra izateko asmoa dauka.

Foroa atalka dago antolatua:

- Txapelketa Nagusia. Txapelketa urtea da!! Txapelketa nagusiaz berba egin daigun.

- Bertsolaritzea orokorrean. Bertsolaritzea txapelketearen gainetik dago eta, esangura horretan, atal honetan bertsolariez, bertso saioez... bertsolaritzeagaz lotutako edozein gauzaren inguruan egingo dogu berba

- Bertso Eskolak. Bertso eskolen arteko eztabaidetarako lekua, euren arteko hartu-emonetarako, alkarregaz osotzeko ekintzetarako, bertso eskolen sareari buruz berba egiteko... alkarren barri izateko.

- Lorontzia. Bertso-eskoletako ikasleon lurralde librea da hau, mezuak bialdu, zita bereziak jarri, bertsoak alkartrukatu...

- Kafetegia. Bertsolaritzeagaz zerikusirik izan ez arren, jakinmina sortzen deuskuen gaiak eta arazoak.

Esandako moduan, foroa bertsozaleon eskura izango dogun topagune egonkorra izateko asmoa dauka, batetik. Beraz, eretxii trukaketaz ganera, baliabideak partekatzeko eta egitasmoak alkarren artean osotzeko tresna be izan gura dau. Mundu osoko bertsozaleok badogu non topau era erraz eta eskuragarri batean.