Eusko Ikaskuntzak Internet Egunagaz bat eginik bere fondoetako 40.000 orri jarri ditu Sarean
Bizkaie!
Urriaren 25eko Internet Egunagaz bat eginda, Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak bestelako erakundeakaz batera sustatutako egunaren harian, Eusko Ikaskuntzak bere fondoetako euskal kultura eta zientziari buruzko 2.207 artikulu jarri ditu Sarean bere Euskomedia Fundazinoaren bitartez (www.euskomedia.org), danok horrexek irakurteko aukerea izan dagien.
Eusko Ikaskuntzako iturriek iragarri dabenez, danetara, 40.000 orri dira eta ondoko aldizkariotako artikuluak dira Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkaria (RIEV, 1907-1936), Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak (1918-2001) eta Euskal Herriko Erdi Aroko Agiri-iturriak.
Aitatutakoez ganera, Eusko Ikaskuntzako sailetako koaderno honeek erabili dira: Arte Plastiko eta Monumentalak (Ondare), Hizkuntzea eta Literaturea (Oihenart), Hedabideak (Mediatika) eta Historiaurrea eta Arkeologia.