Kulturea  IV. urtea // 134. zenbakia

Udagoieneko Ostera 2005


-Zemendiak 4: Mikel Urdangarin ‘Dana’ (Ermuako zineman, 22:15ean)
-Zemendiak 11: Ken 7 ‘Gelditu denbora’ (Basauriko Social Antzokian, 21:00etan)
-Zemendiak 18: Sorkun ‘Duna’ (Ondarruko Kafe Antzokian, 22:30ean)
-Zemendiak 25: Zura (Getxoko Getxo Antzokian, 20:00etan)
-Zemendiak 27: Pirritx eta Porrotx ‘Maite zaitut’ (Zallan, zine-antzokian, 17:30ean)
-Abenduak 2: Kukai-tanttaka ‘OteHitzari Biraka’ (Muskizeko Meatzari aretoan, 20:00etan)
-Abenduak 10: Oskorri + Kukubiltxo ‘Doktor Do Re Mi eta banadizebra’ (Sestaoko Las Llanas kiroldegian, 17:00ean)
-Abenduak 17: Logela + Adicctos ‘Klonk’ (Bilboko Arriaga antzokian, 20:00etan)

Bizkaie!

Topagunearen eskutik, ‘Udagoieneko Ostera’ deitutako zirkuitu kulturalaren seigarren edizinoa ekitaldiz josita jatorku. Euskal kulturgileen ekoizpena Bizkaiko hainbat antzokira eroateko helburuagaz, zemendiaren 4tik abenduraren 17ra arte makinatxu bat ikuskizunez gozetako aukerea izango da. Programearen ekitaldia Euskaltzaindiaren egoitzan izan da, Bilbon. Bertan, Manuel Moreno Topaguneako Kultura teknikaria, Gotzon Lobera BIzkaiko Foru Aldundiko Kultura saileko euskera arduraduna, Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendaria eta Gorka Mendizabal BBK Fundazinoko burua izan dira.

'Euskerazko kalitatezko eskaintzea egitea da gure helburua; bide batez, udagoienean euskerazko ekitaldietan izaten dan basamortuari aurre egiten deutsagu’, azaldu dau Loberak. Ostean, Mendizabalek egin dau ekitaldien helburuen laburpentxua: ‘zortzi ekitaldik osotzen dabe aurtengo kultur eskaintza barri eta barritzailea’. Seigarren edizino honetan, aurrerago programan parte hartu ez daben hiru antzoki izango dira: Zallakoa, Muskizekoa eta Sestaokoa.

Manuel Moreno alkarte bereko kultur teknikariak zehaztasun gehiagoz azaldu dau programea. Aurten, azken hamarkadan euskal musikagintzan izan dan artistarik ezagunenetarikoak zabalduko dau ‘Udagoieneko Ostera’: Mikel Urdangarinek. Bigarren proposamena be erakargarria izango da: Ken 7. Ostean, Sorkun, Zura, Pirritx eta Porrotx, Kukai, Oskorri eta Kukubiltxo... eta beste hainbeste izango dira Bizkaiko hainbat antzokitan. Ume, gazte, nagusi... Danentzat egongo da. Hona hemen egitarau zehatza: