Pornografia eskuko telefonoetan
Gotzon Plaza,
informatikoa
Askotan entzun dogu hau: diru gehien mobiduten daben industriak hiru dira: drogak, sexua eta armak. Negozio horreek teknologia barrietan daukie jarrita begia, aurrera egin ahal izateko. Pornografiak, berbarako, helburu barria dauka: eskuko telefonoen bideo porno laburrak eskaintzea.
Enpresa bi dagoz kontu honetan sartuta: ohmobile.com eta Xobile.com. Merkadu barrian lehenengoak gura dabe izan: ‘inork ez dau holako telefonorik erosiko Disneyren azken pelikulea ikusteko, baina bideo pornoak eskaintzen bajakez, akaso bai’.
Momentuz, Xobile.com enpreseak hilean 6.000 bezero barri lortu ditu. Horreetariko bakotzak 0.44 dolar pagau ditu minutu biko bideoa ikusteko.
Egoera honek beste ikuspuntu bat be badauka, jakina: zelan erabagi holako bideoak nork deskargau ahal dituan eta nork ez, hau da, umeak eta gazteak zelan ‘babestu’. Enpresek dinoe Interneten pasetan dan legez, eurek ezin deutsela inori galarazo bideoa erostea. Horregaitik, gurasoek burukomin bat gehiago izan leikie aurrerantzean.