EAEko etxebizitzen % 56,7an ordenadorea dago
Bizkaie!
Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen % 56,7an ordenadorea dago eta Estaduan indize altuena dauen bigarren autonomia erkidegoa da, Madrilen (% 61,2) atzetik. Gauzak holan dirala, EAE Estaduko batez bestekoaren (% 50,6) gainetik kokatu zan urteko bigarren hiruhilekoan.
Madril eta EAEren ondoren Katalunia kokatu zan, %56,4ko indizeagaz eta ondoren Nafarroa (% 52,45). Sailkapenaren azken postuetan, Gaztela-Leon (% 44,1), Galizia (% 43,2) eta Extremadura (% 42) izan ziran.
Interneten sartzeari dagokionean, EAE hirugarren postuan kokatu zan urteko bigarren hiruhilekoan, etxebizitzen % 40,8 konektau zan eta, Estaduko batez bestekoaren gainetik (% 32,6). Halan da be, Madril (% 42,9) eta Katalunia (% 40,9) aurretik izan ziran.
Ordenadoreen erabilereari jagokonez be Euskal Autonomia Erkidegoa hirugarren izan zan, % 52,4gaz, Madril (% 59) eta Kataluniaren (% 54,8) atzetik.
Interneten erabilerea etxebizitzetan aztertzen bada, EAEk (% 44,7) behera egin eban sailkapenean, Madril (% 51,2), Melilla (% 48), Katalunia (% 47,8) eta Balear Ugarteen (% 45,7) atzetik, baina Estaduko batez bestekoaren (% 41,2) gainetik.