Jan-edanak  IV. urtea // 133. zenbakia

Makailao blinisa


Makailao blinisa

Osogaiak (4 lagunentzat):

- 600 gr. makailao, gatz bakoa eta garbia.
- 400 gr. kipula, txiki-txiki eginda.
- 50 gr. oliba-orio.
- 10 gr. gurin.
- 40 gr. azukera.
- Gatza.

Blinisa egiteko

- 100 gr. urun.
- Gatza.
- Arrautza gorringo bat.
- Piperhauts zuria.
- 5 gr. lebadura.
- Gaseosea.

Zelan egin:

Alde batetik, makailaoa landuko dogu eta bestetik blinisa egiteko masea. Makailaoa lantzeko, zartagin batean jarriko doguz oliba-orioa eta gurina berotzen, kipuleagaz batera, baita azukerea eta gatz apurtxu bat be. Tapea jarrita, sueztitzen itxiko dogu. Ostean, dadoetan ebagitako makailaoa ganeratuko deutsagu eta dana batera egin ostean, gatzez puntuan jarri eta nahastea iragazkitik pasauko dogu. Bitartean, guk blinisa preparauko dogu. Horretarako, bol batean jarriko doguz uruna, gatza, arrautzearen gorringoa, lebadurea eta piperhauts zuria. Jarraian, honi astiro-astiro gaseosea ganeratzen joango gara, behar beste, ez oso lodi ezta oso likido geratu arte.

Azkenik, biak batera nahastau eta zartaginean (oso bero egon behar dau) tortilea egingo dogu. Hori guztia ensalada fresko bategaz jan geinke. On egin.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Antza, amaitu da aurten gure basoetako onddoen denporaldia, naturearen zikloak holan agintzen dau eta. Guk ez dogu denporarik galdu horretan eta ikasi doguz onddoakaz egindako hainbat errezeta.

Dana dala, gaur ez dogu onddoakaz lanik egingo, itsasoko produktuetara joko dogulako makailaoa lantzeko. Arrautza bako tortilea egingo dogu beragaz, sukaldaritzako berbakeran ‘Blinis’ legez ezagutzen dan hori. Tortila honeek egiteko zartagin bereziak dagoz, baina gauzak pegetan ez diran horreetariko batean be egin geinke. Holan ba, goazen gure txokora.