Sareko euskerazko produktuen katalogoa aurkeztu dabe
2006-12-15 01:00Bizkaiko 26 udaletako euskera zerbitzuek sustatuta, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) osotu, Euskaltelek babestu eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzinoz kaleratu dan katalogoaren helburua 16 eta 26 urte bitarteko gazteei Interneten dagozan euskerazko produktuak hurreratzea da.
Bizkaiko 26 udaletako euskera zerbitzuek sustatuta, Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa aurkeztu dabe gaur Bilbon, Euskararen Etxean. Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) osotu, Euskaltelek babestu eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzinoz kaleratu dan katalogoaren helburua 16 eta 26 urte bitarteko gazteei Interneten dagozan euskerazko produktuak hurreratzea da.
Prentsaurrekoan Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaria; Imanol Landa, Getxoko alkateordea; Lore Erriondo UEUko Zuzendaria; Rafa Bañales Euskaltel-eko ordezkaria eta Manu Gañan Alkarbideko ordezkaria egon dira.
Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendariak era honetako tresnak zein baliagarriak diran azpimarratu dau:
Sareko Euskerazko Produktuen Katalogokoak liburuxka formatua dauka eta CD bategaz batera banatuko da. CDan liburuxkako informazino guztia batuta dago eta baita web guneen sareko esteka zuzena be, klikau eta zuzenean sartzeko. Imanol Landa Getxoko alkateordeak egitasmoaren euskarriaren arrazoiak azaldu ditu: ‘euskerearen etorkizuna, hizkuntza guztiena bezalaxe, gazteen eskuetan dagoala esaten badogu, argi dago danok ados egongo garala. Euskararen etorkizuna bermatu nahi izateak, gazteengana jo beharra dakar derrigorrean, gazteek erabilten dabezan produktuak eta esparruak erabilita’.
Euskeraz biziten laguntzeko asmoz egindako katalogoa Bizkaiko 26 udalerritan banatuko da. Alde batetik, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Berriz, Etxebarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo 7.000 gazteei bialduko jake katalogoa. Bestetik, Alonsotegi, Berango, Enkarterriko Udalen Mankomunitatea, Erandio, Getxo, Gordexola, Urduña eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeak bideratuko dabez beste 8.800 ale. Guztira, katalogo honen 18.000 ale banatuko dira.
Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa hainbat erakunderen ekimena da. Egitasmoaren sustatzaileak Bizkaiko 13 udaletako Euskara Zerbitzuak dira (Udalen aldetik, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Berriz, Etxebarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo. Bestetik, Alonsotegi, Berango, Erandio, Getxo, Gordexola eta Urduña) eta baita 2 Mankomunidade (Enkarterriko Udalen Mankomunitatea eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea.) Udako Euskal Unibersidadeak osotu dau kaleratzen dan informazinoa, Euskaltelek babestu dau ekimena eta Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzinoz kaleratu da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!