Fernando Morillok euskerara itzuli dau Cristopher Paoliniren ‘Eragon’ liburua

Bizkaie! 2006-12-20 01:00   Kulturea

Dragoiz, aztiz eta heroiz betetako istorio zoragarria da ‘Eragon’. Hasieratik sartzen da irakurlea Alagaësiako mundu fantastikoan, eta kosta egingo jako handik urtetea.

Fernando Morillo azpeitiarrak itzuli dau Cristopher Paoliniren ‘Eragon’ liburua, Elkar argitaletxeak jakinarazo dauenez.

Liburu honen idazle gazteak Alagaësia izena jarri deutso berak sortu dauen lurralde fantastikoari. Liburuaren hasieran, lurralde horren mapa zehatza eta zabala azaltzen deutso irakurleari, eta 15 urteko mutiko txiro bat topetan dau hor irakurleak.

Eragon da mutil gaztearen izena. Basoan harribitxi bat topetan dauenean, suberte onaren jaube izango dala pentsetan dau, hari esker negua igarotzeko behar dauen okelea erosi ahal izango dauela. Halan da be, Eragonek harribitxia zala uste ebana arrautza berezi bat da, eta dragoikume bat jaioko da handik.

Aurrerantzean, Saphira dragoi emea Eragonen lagun mina izango da. Biek alkarregaz arrisku handiak gainditu beharko dabez, bizirik segidu gura badabe, magiaz eta botere ezkutuez betetako mundu ezezagun batean.

Dragoiz, aztiz eta heroiz betetako istorio zoragarria da ‘Eragon’. Hasieratik sartzen da irakurlea Alagaësiako mundu fantastikoan, eta kosta egingo jako handik urtetea.

Cristopher Paolinik fantasia eta zientzia fikzinoa maite izan ditu beti. Hamabost urtegaz bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu eta ‘Eragon’ idazten hasi zan; 19 urte eukazala, liburu hori, AEBtan salduenetako bat izatera heldu zan. Montanan (AEB) bizi da, eta, hain zuzen, hango paisajeetan inspirau zan Alagaësiako mundu fantastikoa sortzeko. ‘Eragon’ da ‘Oinordekotza’ izeneko trilogiaren lehenengo liburua, eta ‘Eldest’ bigarrena. Gaur egun, egile gazte honek trilogiako hirugarren liburua idazten dihardu buru-belarri.

Fernando Morillo (Azpeitia, 1974) Filosofian lizentziaduna da eta fisika ikasketak be eginak ditu. Sari ugari jaso ditu, eta, besteak beste, Euskadi Saria emon eutsen gazte-literaturearen alorrean. Orain arte hainbat eleberri kaleratu ditu: ‘Bila nazatela’, ‘Sexu egunsentiak’, ‘Bihotz nahasiak’, ‘Izar malkoak’, ‘Ortzadarra sutan’, ‘Eta ni zer?’, ‘Gloria Mundi’ edo ‘Dragoiaren orroa’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu