Mohamed Hassan, Yun Ping Li eta Yuxing Chen, 2026ko Getxophoton

Bizkaie! 2025-12-04 09:09   Kulturea

Open Call deialdiari esker.

Aurten, 48 herrialdetatik heldutako 533 proposamen baino gehiago jaso ditue Getxophotoko arduradunek. Deialdiari emondako erantzunagaitik pozik dagoz, baita kalidadeagaitik be. Ikusizko arteakaz lotutako proposamenak modu librean aurkezteko aukerea emoten dau deialdiak, beraz, munduko edozein lekutan dagozan sortzaileek euren ikuspuntua erakutsi leikie.

Holan, Open Call deialdiak aukerea emoten deutse mundu osoko artista bisual eta argazkilariei euren lana 20. edizinoan erakusteko (2026ko maiatzaren 28tik bagilaren 21era egingo da). Atontzaileek adierazo dabenez: hain urteurren berezian jaialdiaren gaia -Reset- baino ezin zan izan; sistema berrabiaraztera konbidaduten gaituan teklea.

Aurkeztu diran hautagai guztien artetik Getxophoton izango diran hirurak aukeratzeko, fase bi egon dira. Lehenengo, hamabost finalistako zerrendea egin eben. Ondoren, Pablo Berástegui, Lea Tyrallová, César Gónzalez-Aguirre eta María Ptqkek osotutako epaimahaiak hiru irabazle hautatu ditu:

  • Mohamed Hassan – Our Hidden Room (Egipto).
  • Yun Ping Li – 回家 (huí jiā) (Txina / Espainia).
  • Yuxing Chen – The Oriental Scene (Txina).

Bestalde, proiektu finalistak ondoko honeek izan dira:

  • Hannes Jung – Men Don’t Cry (Alemania).
  • Emilia Martin – godsips (the serpent’s thread) (Polonia).
  • kwonhaeil – Modern House (Hego Korea).
  • Greta Valente – It Takes All Kinds (Italia).
  • Akshay Mahajan – People of Clay (India).
  • Gui Christ – M’kumba (Brasil).
  • Barkat Mehra – Underwood (Erresuma Batua).
  • Catarina Osório de Castro – Mãe (Portugal).
  • Jatin Gulati – Effigy of Man (India).
  • Emilio Nasser – Shipwreck of Dreams (Argentina).
  • Maria Sturm – You Don’t Look Native to Me (Errumania).
  • Jiatong Lu – Nowhere Land (Txina).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu