Joaquín Achúcarro, 2025eko Uriko Persona Ospetsuen artean
2025-12-03 10:17 KultureaHerritarren botoen bidez sartu da ospetsuen zerrendan.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko 2025eko ospetsuen bereizgarria jasoko daben personen izenak jakinarazo ditu. Izentapen hori Udalak uri osoaren izenean emoten dauen autortzea nabarmenetakoa da. Ondoko honeek dira sarituak: Ibon Areso Mendiguren Bilboko alkate ohia eta arkitekto urbanistea; Gurutze Beitia Basterretxea aktorea; Begoña Etxeberria Madariaga soziologoa; Andrés Urrutia Badiola idazlea, notarioa eta Euskaltzaindiako burua; eta, Joaquín Achucarro Arisqueta pianistea. Achucarro, herritarren botoen bidez sartu da ospetsuen zerrendan, aurtengo barrikuntzetako bat.
Udalak ondoko arrazoi honeek argudiatu ditu autortzak emoteko:
- Ibon Areso Mendiguren: urigintza-arloko eraldaketen eragilea izateagaitik Bilbon.
- Gurutze Beitia Basterretxea: aktore bezela dauen talentuagaitik, baita bilbotar umore eta alaitasuna transmitiduteagaitik be.
- Begoña Etxebarria Madariaga: balioengaitik eta Bilboko gazteen enplegua hobetzeko konpromisoagaitik.
- Andrés Urrutia Badiola: Bilbotik euskerea defendetako eta sustatzeko egindako lanagaitik.
- Joaquín Achucarro Arisqueta: Bilbo munduko agertoki ospetsuenetara eroateagatik eta musikea zabaltzeko eta irakasteko egindako lanagaitik.
Bost izen barri horreek sari hau jaso dabenen zerrendean sartu dira. Oraingoz 128 sari banatu dira, tartean uriaren lau enbajadore.
Sariak Udaletxeko Arabiar Aretoan banatuko dira abenduaren 15ean 19:30ean, alkateak zuzenduko dauen ekitaldian. Bertan egongo dira sarituak eta beste agintari batzuk be.
Bilboko Ospetsuen eta Uriko Enbajadorearen autortzak, Udalak emoten dituan saririk garrantzitsuenetakoak dira, euren ibilbideagaitik uriaren izen ona zabaltzen laguntzen daben entidade eta/edo personentzat.
Joaquín Achúcarro Arisqueta, herritarren boto bidez hautatua
296 botogaz, bilbotarrek Joaquín Achúcarro Arisqueta aukerau dabe 2025eko Uriko Persona Ospetsu. Zemendiaren 30era arte, Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorako persona guztiek emon ahal izan dabe botoa, udalaren webgunearen bidez edo Udal Zentroetako Bilbao Click makinen bidez, hiru finalisten artean: Joaquín Achúcarro Arisqueta, hautatua, ondoren Juan Ignacio Vidarte Fernández (245 boto) eta Cecilio Gerrikabeitia Orbea (231 boto).
51 eta 65 urte arteko emakumeek botau dabe gehien eta Abandok parte hartu dau gehien.
Herritarren proposamenak jasoteko fasean 228 personak parte hartu dabe eta 46 hautagai aurkeztu ditue guztira. Egindako azterketa teknikoaren ondoren, 37 hautagaitza baliokotzat jo dira, Ohoreei, Merezimenduei eta Zeremonialari buruzko Udal Araudian ezarritako erispideak beteten ditue-eta.
Proposamenek profil eta ekarpen-eremu ugari ditue, batez be, kultureari lotutako ibilbideak, eta, ondoren, gizarte-ekintza, osasuna, kirola, komunikabideak eta garrantzi publikoko beste sektore batzuk.
Zemendiaren 13an, Uri Kontseiluaren osoko bilkurea egin zan. Herritarren partaidetzarako udal-organo horrek Bilboko gizartearen aniztasuna islatzen dau, baita interes publikoko gaiak aztertu eta baloratu be. Bileran, boto sekretua egin zan hiru hautagaitza finalistak zehazteko: holan, Uri Kontseiluko kide bakotxari gehienez be hiru proposamen babesteko aukerea emon eutseen. Guztira, 64 personak parte hartu eben eta 182 boto baliodun zenbatu ziran. Hiru persona finalisten arteko bat aukeratzeko geratu ziran: Joaquín Achúcarro Arisqueta, Cecilio Gerrikabeitia Orbea eta Juan Ignacio Vidarte Fernández.
Joaquín Achúcarro Arisqueta
Mundu osoan ezaguna dan Bilboko pianistea, UNESCOk Bakearen aldeko artista bezela autortua. Munduko eszenatoki nagusietan sei hamarkada baino gehiagoko ibilbidea dauka eta Bilboren izena leku guztietara eroan dau. Haren irakaskuntza-lan eta lan artistikoagaitik eta pianista gazteen prestakuntzan daukan konpromisoagaitik, uriak emon dauen kultura-figura garrantzitsuenetako bat da. 2004an Bilboko seme kutun izentau zan, Udaleko Osoko Bilkureak holan adostuta.
Bilboko ospetsuak eta uriko enbajadore
Bilboko Ospetsuen zerrendan 128 persona eta erakunde dagoz, besteak beste: musikariak, kantariak eta konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresetako zuzendariak, zentro akademikoak, zinema-zuzendariak eta modako profesionalak, artistak eta jatetxeak.
Zerrenda horretan lau Uriko Enbajadore dagoz: Athletic Club (2012), Guggenheim Bilbao Museoa (2017), Bilbao Orkestra Sinfonikoa (2022) eta orain Bilbao Basket (2024).
- 2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
- 2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
- 2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
- 2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Elizbarrutiko Cáritas.
- 2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Aritza Galeria.
- 2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Rimbombin jatetxea, Sombrerería Gorostiaga.
- 2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
- 2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato Fito, Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
- 2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko kidego kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
- 2010: Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
- 2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
- 2012: Enpresa Ikasketen Unibertsidade Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpi Kaleetako txikiteroak. Athletic Club, 2012ko uriaren enbajadorea.
- 2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
- 2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
- 2015: Bilboko Martina de Zuricalday gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
- 2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
- 2017: Bizkaisida Hiesaren aurkako Bizkaiko Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Guggenheim Bilbao Museoa, 2017ko uriaren enbajadorea.
- 2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.
- 2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.
- 2020: Estibaliz Barron Pardo, Fernando Canales Etxanobe, Itziar Lazkano Setién, Arantza Matías Gurrea.
- 2021: Boni Garcia de Loma-Osorio, Miren Agur Meabe, Fernando Querejeta, Alicia Rueda.
- 2022: Daniel Innenarity Grau, Iraia Iturregi Sustatxa, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Susana Rodriguez Vicdarte. Uriaren enbajadorea 2022, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
- 2023: Javier Barroeta, Daniel Garcia, Marta Ubieta, Radio Bilbao.
- 2024: Inés Anitua Iriarte, José Ignacio Goirigolzarri Tellaeche eta Ernesto Valverde Tejedor.
- 2025: Joaquín Achucarro Arisqueta, Ibon Areso Mendiguren, Gurutze Beitia Basterretxea, Begoña Etxeberria Madariaga, Andrés Urrutia Badiola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
