Ikasle goiz euritsua gaur 60. Durangoko Azokeari ekiteko

Bizkaie! 2025-12-05 07:54   Kulturea

Abenduaren 5ean, goizeko 10:30ean hasita, ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, berbaldi eta ikuskizunak izango dira.

Milaka lagun hurreratuko dira egunotan Durangora eta lehenengo egunean, LH1etik Batxilergo mailetara arteko gazteentzako eskaintzea egongo da.

Eskaintzea upealakoa izango eta, besteak beste, Zianotipia tailerra izango da Atartean, Durangoko Museoan, 10:00etatik 11:00etara.

Ahotsenea Literatura (Musika eskolan) txatalean, sormena, gaitasuna eta atxikimendu afektiboa lortzeko tailerrak izango dira goizeko 11:00etatik 12:00etara.

Kabia (Landako Gunearen ondoko aretoan), Bideo-mapeaketa lantegia izango da DBH 3-4 edo Batxiko ikasleentzat, goizeko 10:00etatik 11:30era.

Eñaut Aiartzaguenak Komiki tailerra eskainiko dau Saguganbara Elkartegian, 12:00etatik 13:30era.

Beste alde batetik, Arbasoren ekimenez 29.Euskal Herriko Artisautzearen Azokea Merkatu plazan gaur hasi eta hilaren 8ra arte 11:00etatik 20:30era arte egongo da zabalik.

Eta ez daigun ahaztu, IX. Eixu Azokea, Andra Mari eleizpean izango dala.

Goizean, besteak beste, Bideo-mapeaketa lantegia; Mintzodromo ibiltaria, ‘Ez DA! normala’ bideopodkast (Madalenako Ermitan); Saguganbara (Elkartegiaren aretoan); Komiki tailerra, Irudienea (Zugaza areto txikia); Nola sortu dokumental bat; eta Irudienean (Zugaza areto handia), Eduki digitala euskaraz DA! barriketaldia 10:30-11:10era (DBH 3 eta 4).

Ganerakoan, besteak beste, Aztia. Don Inorrez, Oier Guillan, Ahotsenea Musika txataleko lehenengo kontzertua izango da 12:00etatk 13:00era.

Arratsaldean, Gaua aurkeztuko dau Arima Soul taldeak, 15:40 - 16:10, Ahotsenea Musika – Plateruenan.

Eta arratsaldeko 19:00retan, 60. Durangoko Azokearen inaugurazino ekitaldia hasiko da Szenatokian, San Agustin Kultur Gunean

Egun ederrak datoz, gaur ez ei dogu eguraldia lagun izango baina gagozan sasoian egonda, ordu epelak be badatoz eta disfrutau daigun danok, txiki zein handi euskal kulturaz eta sorkuntzaz, horretan herri honek badaki emoten eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu