Ricardo Gomez: ‘testu bat agertzen dan bakotxean danok irabazten dogu’
2006-12-18 01:00 BarriketanEHUko hizkuntzalaria eta blogaria
EHUko hizkuntzalari eta blogariak barri deigarria sareratu barri dau www.blogari.net/filoblogia blogean, hau da, John Ray eta Francis Willughby naturalista ingelesek 1663-1664 urteetan batutako euskerazko hiztegia (bizkaierazko berbakaz) kaleratu barri dauela Transactions of the Philological Society aldizkari espezializatuak. Duda barik, euskerearen historia hobeto ezagutzeko kontuan hartzeko lana.
1.- Barria sano deigarria eta garrantzitsua izan arren, ez dau aparteko zaparradarik eragin. Zergaitik ez da barria behar bezela zabaldu?
Ez dakit behar bezela zabaldu dan, nahiko zabaldu dan ala gehiegizko zabalkundea be izan dauen. Kontua da, seguruenik, Transactions-eko artikulua orain bost bat urte agertu balitz, komunikabideetan inor gitxik egingo eutsola kasu. Baina bien bitartean Lazarragaren eskuizkribua eta Iruña-Veleiako aurkikuntzak izan doguz eta honek guztiak komunikabideen eta hainbat jenteren interesa-edo piztuarazo dau euskerearen historiagaz lotutako gaiei buruz.
Nire ustez, Willughbyk batutako hiztegi hau ez da heltzen Lazarragaren testuaren mailara, inondik inora, baina euskerearen historiaz ikertzen dihardogunontzat testu garrantzitsua da, hori bai. Alde batetik, XVII. mendeko euskereari buruz, eta zehatzago mendebaldeko euskereari buruz, informazino baliogarria emoten deusku. Beste alde batetik, euskal hiztegigintzearen historiarako be bada garrantzitsua, izan be, garai horretako berba zerrenda gehiago badagoz, baita zaharrago batzuk be, baina luzeenatakoa da (mendebaldeko euskerea jaso ebenen artean, Landucci eta Mikoletarenak bakarrik dira luzeagoak) eta, gainera, euskereagaz batera beste lau hizkuntza agertzen dira: latina, proventzera, gaztelania eta arabiera.
2.- Berba zerrenda horren barri orain hamar bat urte izan zenduan eta Arabako Campuseko Koldo Mitxelena liburutegiak eskuizkribuen kopiak lortzeko eskaria be egin eban baina arrakastarik barik... Non dago jatorrizko eskuizkribua?
Eskuizkribua Nottingham-eko Unibersidadearen Liburutegian dago. Zehatzago, Willughby (edo Willoughby) familiaren ondarean, XII. mendetik honako izkribuak gordetan dauzen bilduma batean. Transactions-en argitaratu dan artikuluan autoreek eskuizkribuari buruzko zehetasun handiak emoten dabez: neurria, antolamendua, zenbat eskuk idatzi eben, grafia arazo batzuk, etab.
Nik eskuizkribuaren barri ezustean izan neban. Beste arrazoi batzuengaitik, David Cram hizkuntzalariaren artikulu bat irakurri nebanean (‘John Ray and Francis Willughby: Universal Language Schemes and the Foundations of Linguistic Field Research’, 1990), bertan topatu nebazan hiztegiaren aitamena eta hari buruzko datu batzuk.
3.- Hiztegiak 391 sarrera ditu latina-proventzera-gaztelania-arabiera-euskera hurrenkeran. Ray eta Willughby historiako naturalista garrantzitsuenak izanik, batutako berba gehienak natureari buruzkoak dira baina badagoz bestelakoak be, ezta?
Bai, askotariko berbak agertzen dira, baita esaldi labur batzuk be. Hiztegia gaika antolatuta dago, eta oso ohikoa dan hasiera bat dakar: jaungoikoaren izena. Transactions-eko artikuluan adierazoten danez, hiztegiaren antolamendua lotuta dago garai haretan Ingalaterran ‘modan’ egozan hizkuntza unibertsala asmetako saioakaz. Hizkuntza unibertsal bat asmetako saio batzuk munduaren sailkapen batetik abiatzen ziran eta Willughbyren berba zerrendearen antolamendua Dalgarno eta Wilkins-en holako lan batzuetan oinarritzen da.
4.- Batutako berba horren artean bateren bat nabarmentzekotan?
Gatxa da ezer segururik esatea. Kontuan hartu behar dira Willughbyk euskal berbak jasoteko izan ebazan zailtasunak. Alde batetik, Willughbyk barriemoile euskaldun bat izan eban, mutil gazte bat antza danez, eta igarten da mutilak askotan ez dauela ulertzen zein berba esan gura dauen, eta beste zeozer esaten dau, latinezko oinarritik hurrago edo urrunago egon daitekeena; esate baterako, latinezko Negare berbearen ordaina gucurra da (‘guzurra’). Sarritan, eskatu jakon berbearen ordez, esaldi bategaz erantzuten dau; adibide pare bat emoteko, latinezko Vox berbearen ordain bezela bosonadauco agertzen da, hau da, ‘boz ona dauko’; edo latinezko Volare aditzari banoacareraca (‘banoa karreraka’) eta ynnesinoa (‘iñesi noa’?) jagoke. Atzerritarrek ondutako euskal hiztegi gehiagotan be topetan doguz holako arazoak (Landuccirenean edo XVII. mendeko islandiera-euskerea hiztegietan).
Bigarrenik, Willughbyk entzun bezela idatzi ebazan euskerazko berbak eta oso leitekeana da hor be nahasketak eta hutsak egotea; eta horri gehitu behar jakoz edozeinek idaztean egin leikezan huts arruntak (letrak gehitzea edo kentzea, adibidez). Berbarako, latinezko Destructio berbearen ordain legez, gacaiten da agiri da. Artikuluan ez dakie ziur zelan irakurri behar dan eta ‘jasaiten da’ interpretetea baino ez jake bururatzen. Baina, nire eretxiz, badago beste aukera bat: ga[50]caitenda irakurtea, ‘galtzen da’ alegia,
Azkenik, ez da guztiz segurua eskuizkribuaren transkripzinoa eta, beraz, hutsak eta okerrak egon daitekez. Kontuak kontu, arreta handiz aztertu behar dira hiztegiko formak, benetan zeri jagokozan jakiteko.
Orain aitatu dodazan arazo guzti horreek kontuan izanda, nik egin dodana baino azterketa askoz sakonagoa egin beharko litzateke hiztegi hau bizkaiera zaharraren barruan eta, oro har, euskerearen historiaren barruan kokatzeko. Lehenengo eta behin, esan dodan legez, eskuizkribuan agertzen diran berben jatorrizko formak zelakoak ziran ikusi beharko litzateke, berreregi batzuetan. Bestalde, hiztegi hau ezagutzen doguzan beste testu zahar batzuekaz konparau beharko litzateke eta berba bakotxaren historia miatu. Aintzat hartu berba guztiak, oso arruntak badira be, interesgarriak izan daitekezalako, euren lehenengo agerraldia bada; horretarako, bereziki baliogarria da Orotariko Euskal Hiztegia kontsultetea, jakina.
Testu bat agertzen dan bakotxean danok irabazten dogu. Zer eta zenbat irabazi, oraindino ikusteko dago.
Nik uste dot sakondu beharra dagoala. Oso interesgarria litzateke, adibidez, eskuizkribuaren edizino osoa egitea. Transactions-en argitaratu dan horretan latinaren eta euskerearen zutabeak bakarrik jaso dira; baina, ikusi dogun legez, beste hiru hizkunta agertzen dira. Hiztegiaren zati baten edizinoa izanda, ezin dogu hiztegia bere osotasunean ezagutu, ezta zehetasun asko behar bezela balioetsi be. Oraingo edizinoaren egileek esaten dabe latinezko berba zerrendea erabili zala ganerako hizkuntzen datuak batzeko oinarri bezela. Halan da guztiz be, sano interesgarria litzateke eskuizkribuan agertzen diran bost hizkuntzen arteko hartu-emonak zehatz-mehatz aztertzea. Beste hiztegi batzuen kasuan, euskerazko datuen interpretazino oker eta desbideratu asko etorri dira, holako lan bat egin ez zalako eta erdara guztiak aintzat hartu ez ziralako.
Bueno, hasteko, Donemiliagako glosak ez dira euskarazko berba zaharrenak. Ez doguz ahaztu behar akitanierazko idazkunetan agertzen diran izenak, aspaldidanik ezagutzen doguzanak eta zehatz-mehatz aztertu diranak. Edozelan be, Iruña-Veleiako aurkikuntza guztiak behar bezela aurkezten ez diran bitartean, nahiago dot ezer ez esan. Izan be, orain arte ezagutu dogun guztia komunikabideetan agertu dan informazinoa partziala, batzuetan filtratua, eta fidagarritasun eskasekoa da (kazetarien oker-ulertuak eta ‘iragazkiak’ egon dira, eta ez da falta izan behin emondako informazinoa gero aldatu edo ezeztatu dana). Beraz, datu guztiak —gitxienez idazkun guztien argazkiak eta epigrafistek egindako transkripzinoak— eskura izan arte itxarongo dot.
Egia esan, errekorra (holakoa izaten jarraitzen badau) beste blog batek lortu eban, Xabi Zalbideren Izenen Oihanean blogak hain zuzen be. FiloBlogian Josu Naberanen ideien inguruko eztabaida bat hasi zan, baina gaia toponimiaren esparrura lerratzen hasi zanez, erabagi genduan Xabiren blogera aldatzea, berea toponimiari buruzko bloga dalako; eta bertan 114 iruzkin batu ziran.
Nire bi blogen berezitasunei jagokenez, FiloBlogian hizkuntzalaritzea, filologia eta unibersidadeagaz lotutako gaiak erabilten dodaz gehienbat. Hasiera baten, batez be euskal filologiako ikasleentzat egitea pentsau neban, baina uste dot gaur egun irakurlego zabalagoa dauela. Esan leiteke FiloBlogian informazinoa dala nagusi, nahiz eta non edo non neure ikuspegia be islatzen dodan, eta eztabaida sutsuren bat be ez da falta izan.
Sobre ruedas-en helburu nagusia, barriz, kexak eta errebindikazinoak aldarrikatzea da bai, oro har, ezgaitasunen bat daben jentearenak eta baita zehatz niri pasautako gauzakaz zerikusia dabenak; mundua gurpil-aulki batetik zelan ikusten dan erakutsi nahi neuke.
Beste alde batetik, blog bakotxean erabilten dodan hizkuntzeak be badau eragina. Badakit persona batzuek biak irakurten dabezala eta baten bat bietan dot harpidetuta; baina FiloBlogiaren irakurle gehienak, ulertzekoa danez, Euskal Herrikoak dira eta, esate baterako, Sobre ruedas-en irakurle batzuk Ameriketakoak dira.
Ez naz bape aditua kontu horreetan eta ez dakit zein izango dan hurrengo ezustea, erabiltzaile hutsa naz. Ikusi argazki guztiak handiago
5.- Zeozelan bizkaierazko sasoi horretako corpusa osotzen dau lan honek baina hizkuntzalaritzearen ikuspuntutik zerenbesteko garrantzia dauka?
6.- Mendebaldeko euskalkiak ala, oro har, euskereak irabazi dau XVII. Mendeko hiztegi honegaz?
7.- Blogean dinozunez, euskal berba zerrendearen edizino diplomatikoa da argitaratutakoa, transkribatze zehatza. Berba zerrenda horretan sakontzeko proiekturik ba al dago?
8.- Iruña-Veleiako aurkikuntzen harian, han agertu diran idazkun gehienak III. Mendekoak dirala baieztatu dabe arkeologoek. Datu horrek euskera idatziaren lekukotzea lau eta zazpi mende aurreratzen ditu, izan be, orain arte ezagutzen genduzan euskerazko lehen berbak XI. Mendeko Donemiliagako glosatan egozan (‘Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu’)...
9.- Blogosferan www.blogari.net/filoblogia eta www.todovasobreruedas.blogspot.com dira zure ekarpenak. Zeintzuk dira bakotxaren berezitasunak? Oso oker ez bagagoz, mezu batean errekorra lortu zenduan: 100 iruzkin?
10.- Blog zaparrada edo iraultzearen ostean, zein izango ete da Internetek ekarriko deuskun hurrengo ezustea?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!