Francis Diez: 'beharra eta dibersinoa buztartzea da asmoa'
2025-08-16 08:00 BarriketanFrancis Diez eta Olatz Agirre.
Bardintasun eta Jaietako zinegotzi eta Bilboko Udaleko Jaien Batzorde Mistoko presidente Itziar Urtasunek modu ofizialean aurkeztu zituan 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera: Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna.
Francis Díez Rojo aukeratu dau Udalek Jaietako Batzorde Mistoak pregoia irakurteko. Uribarrin jaioa, bilbotar peto-petoa dala esaten dau beti eta euskal musika eszenako figura esanguratsuenetako bat da. Doctor Deseo taldeko buru, emozinoz, indarrez eta poesiaren bidez bete ditu agertokiak hamarkadetan zehar. Bilboren eta bere Aste Nagusiaren miresle sutsua, bere burua jostalaria eta alaia dala zehaztu dau.
Bestetik, Olatz Agirre Sagarna, Txori Barrote konparsakoa eta Bilboko Konpartsak kolektiboak izentautakoa da aurtengo Txupinerea, Aste Nagusiari hasierea emoteko txupina jaurtiko dauena, hain zuzen. 1969an jaioa, Santutxukoa da (gaur egun, baina, Alde Zaharrean bizi da) delineatzailea da ogibidez eta Bilboko Udalean lan egiten dau. Ezkonduta dago eta seme-alaba biren ama da. Eskulanak, sukaldaritzea eta baratzezaintzea ditu zaletasun, eta 17 urteko ibilbidea dau konparsako kide lez.
Bilboko Aste Nagusiaren albiste, programazino eta barri guztiak gure kanalean konsultau.
Francis Diez
1.- Jaiak zapatuan hasiko dira, zelan zabiz biziten azkenengo egunak?
Erraztasuna daukat etortzen dagozen gauzetan ez pentsetako, izan be, Aste Nagusia oso potentea izango da eta horretan arretea jarriz gero, hankak dardarka hasiko jataz. Baina, edonola be, dibertiduko gara.
2.- Zelan sentiduten zara jaietako pregoilari rolean?
Topikoa izan arren, sekulako ohorea da. Era berean, lan asko eta erantzukizun handia be bada. Beharra eta dibersinoa buztartzea da asmoa.
3.- Eszenatokietara ohituta egon arren, bertigoa emoten dau Arriagako balkoiak? Zelako pregoia botako dozu?
Emon ditugun kontzertu guztietan bezela, urduritasuna beti dago presente. Hori bai, behin hasita, badakit asko disfrutauko dodala.
4.- Zelan bizi izaten dozu Aste Nagusia?
Orain artekoak, behintzat, gau basatiren bat edo beste bizita eta horren ostean Bilbao La Viejan gosalduz [Barreak]. Horreezaz gan, kontzertuak be oso presente ditut.
5.- Bilbotarrei mezu berezik emon gura deutsezu?
Esan beharrekoa gaurko pregoian esango deutset!
Olatz Agirre
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!