Usoa Ostolaza: 'munduko txirrindulari onenen artean ibiliko gara'
2025-06-30 08:00 BarriketanUsoa Ostolaza Zabala gipuzkoar fisioterapeutea, triatloi eta duatloilaria da, 2021ean Laboral Kutxa-Fundación Euskadi txirrindulari taldeagaz debutau ebana. Oraintsu, Ostolazak Pirinioteako Tourra irabaztean gan, brontzea lortu dau Espainiako Txapelketako errepideko proban. Horreezaz gan, erlojuaren kontrako saioan, zidarra eskuratu eban.
Laboral Kutxa-Euskadik zortzi garaipen lortu ditu denporaldi honetan: Yanina Kuskova nagusitu zan Asiako Erlojupeko Txapelketan, zezeilean; Usoa Ostolazak El Salvador Tourreko etapa bi irabazi zituan eta Laura Tomasik El Salvador Grand Prix irabazi eban, apirilean; Cata Soto Txileko Txapelketeta bietan izan zan nagusi ordekan eta erlojupekoan, maiatzean; eta Ostolazak azken garaipen biak moltsotu ditu, Pirinioetako Tourrean, etapa nagusia eta sailkapen nagusia, bagilean.
1.- Lehenik eta behin, Zorionak! Pirinioetako Tourra irabazteagaitik eta brontzea eskuratzeagaitik Espainiako Txapelketan. Zelan sentiduten zara?
Oso sentsazino onak izan nituan Pirinioetako Tourrean. Egia da lehenengo etapan bero asko egin ebala eta ondorioz, sentsazinoak ez ziran onenak. Hori bai, bigarren eta hirugarren etapan gorputzeari bueltea emon eta oso ondo sentidu nintzan; momentu erabagarrian oso indartsu ibiliz.
Bigarren etapan tarte sano garrantzitsua lortu neban besteekiko eta hirugarren etapan, barriz, taldearen lan bikainari esker, jakina, lortu genduan silkapen orokorrean lehenengoak izatea.
Espainiako Txapelketeari jagokonez, oso harro nago lortutako emoitzagaz.
2.- Aurreko urtean be lortu zenduan Pirinioetako Tourra irabaztea. Ibilbidea asko gustetan jatzun seinale?
Bai, asko maite dodan ibilbidea da. Joan zan urtean lehen garaipen profesionala lortu neban txirrindulari bezela. Beraz, gogotsu netorren lasterketa honetara, ilusino berezi horregaz. Hori bai, fisikoki ondo egotea beharrezkoa da burua non dagoan ikusteko. Beraz, pozik nago garaipena lortu dogulako.
3.- Frantziako Tourra ate joka dao. Ganera, aurton, 9 etapa izango dira. Ze espero dozu? Zein da asmoa?
Bai. Ganera, urtez urte etapa gehiago dagoz. Horrek sekulako poza emoten deust, izan be, emakumeen txirrindularitzea aurrera pausoak emoten dago: etapa gogorragoak, luzeagoak... Oso seinale ona da. Urteko lasterketa garrantzitsuena da txirrindulari guztiontzat nik uste eta gogotsu gagoz.
Aurton, Laboral Kutxa-Fundación Euskadi talde bezela bigarren aldiz egongo da Frantziako Tourrean, beraz, badaukagu esperientzia puntu bat. Halanda ze, helburu altuagoak jarten saituko gara.
4.- Bost urte daroazuz txirrindularitzan. Gero eta emoitza hobeak eta disfrutetan dozula antzemoten da...
Bai, nire bosgarren denporaldia da txirrindularitzan, guztiak Laboral Kutxa-Fundación Euskadi taldeagaz. Urtez urte ikasten eta hobetzen gagoz, batez be, kirol hau hobeto ulertzen. Errendimendu aldetik, hobekuntza garrantzitsua nabil antzemoten.
Hori guztia txirrindularitzari dedikau al nazelako da, izan be, orain, nire ogibidea da. Horrek gogor entrenetako aukera emoten deust, atsedenak hartzeko eta 24 orduz horretan zentrauta egoteko. Hasieran, fisioterapeuta lanagaz buztartzen neban eta, jakina, gatxa zan. Profesionala izan edo ez, asko igarten da; izan be, lana eta entrenamenduen artean atsedana hartzeko ez dago denporarik. Halanda ze, egoera hori, errendimenduan antzemoten da, ez baita aurrerapen pausorik ikusten.
Nire ogibide bihurtu danetik, errrendimendu aldetik sekulako hobekuntzea izateaz gan, hobera egiteko aukerea dodala nabari dot. Ganera, gero eta gehiago nago txirrindularitzea ezagutzen eta disfrutetan. Egia esan, holan jarraitu gura nuke urte luze batzuk...
5.- Ez dozu triatloia faltan botetan?
Txikitatik egin dodan kirola da, izan be, ugerketea eta atlestimoa bustartzen nituan. Gauzak holan, pixanaka duatloi eta trilatoetan zentretan hasi nintzan, txirrindularitzea ezagutu neban arte: ezkerreko sorbaldako lesino baten ondorioz ebakuntzea egin eustien, eta, subertez, txirrindularitza hasi nintzan probetan. Hasierako helburua zan triatloirako bizikleta segmentua hobetzea, lesinoa gainditu bitartean. Azkenean, triatloia alde batera itxi [Barreak] eta txirrindularitzean zentrau nintzan.
Kontuak kontu, urte onak zirala euskal txirrindularientzat ikusi neban. Ez naz damutzen hartutako erabagiaz eta bizi izandako danakaz. Atzera egingo banu, barriro be erabagi bardinak hartuko neukez.
Txirrindularitzea alde batera ixten dodan egunean, triatloian dazkaten lasterketa pendiente horreek egingo dodaz.
6.- Laboral Kutxa-Euskadik bederatzi garaipen lortu ditu denporaldi honetan. Taldearen emoitzak be gero eta hobeak dabiz izaten...
Bai, egia esan urtez urte hobetzen gagoz. Lehen aitatu dodana, nik aurrera pausoak emoten nagoan bezela, taldea be hatan dabil. Aurrerapauso txikiak, baina, era berean, oso handiak. Aurton garaipen asko gabiz lortzen. Orain momentuan bederatzi garaipen ditugu esku artean. Ganera denporaldia ez da amaitu, arabere gehiago, lehenengo parteari emon deutsagu amaierea. Oraindino garaipen gehiago etorriko dira, seguru.
Gero eta gehiago gustetan jaku, izan be, munduko txirrindulari onenen kontra jokaten dogu, burruka horretan parte-hartzeko kapaz gerala sentiduz. Halanda ze, gero eta gertuago ikusten dogu geure burua lehia horretan. Esan beharra dago be, oraintsu munduko txapelketa garrantzitsuenean gagozela, konbidapenagaz. Gure helburua da ahalik eta ondoen egitea gauzak, hurrengo denporaldian be konbidapen horrek lortzeko. Etorkizunean World Tourera igoteko aukera subertatzen bajaku, helmuga polita izango zan taldearentzat.
7.- Emakumeak edozein kiroletan ikusten doguz gaur egun, baita txirrindularitzan be. Genero arrakala behingoz superetan gagozela esango zeunke?
Kriston poza emoten deust gero eta emakume gehiago ikustia kirol honetan, baita beste kirol guztietan be. Begi-bistakoa da gero eta emakume gehiago animetan dirala kirolak probetera eta euren egunerokotasunean barneratzea. Era berean, txapelketetan be emakume gehiago ikusten dira. Orokorrean, edade tarte guztietan, neska gehiago dagoz kirola probau eta hobetu nahian.
Neska txikiei jagokonez, gure jarraitzaile bihurtzen dabiz, gero eta gehiago, orain arte ikusten ez zan bezela. Telebistan, sare sozialetan edo egunkarietan agerten gara, halanda ze, gure barri dauakate. Horrek, etorkizun batean txirrindulari profesional izateko amesa sustatzen dau.
Gu geuk, ez dogu bizi izan hori, izan be, gure garaian mutilak bakarrik ikusten genduazen telebistan eta profesionala izateko ames hori, agian, ez zan erreala. Gaur egun, egoerea aldatzen dago. Oso seinale ona da eta datozen urteetan aurrerapauso gehiago ikusiko ditugu. Etorkizunean, emakume gehiago ikusiko ditugu kirola praktiketan.
8.- Zeintzuk dira taldearen aurtongo erronka nagusiak?
Erronkei jagokonez, Italiako Giroa eta Frantziako Tourra dira urteko txapelketa garrantzitsuenak. Halanda ze, garagarrila erronkaz topera daukagu. Lehenik eta behin giroa garagarrilaren 6tik 13 da eta frantziakoa 26tik abuztuaren 3ra.
Gure onena emoten saiatuko gara. Aurreko urtea izan zan gure lehen aldia lasterketa horreetan, beraz badaukagu esperintza apur bat. Munduko txirrindulari onenen artean ibiltzeko kapaz garela erakutsi gura dogu. Baita gure majota munduai erakutsi be.
9.- Mezu berezirik?
Gaur egungo neska txikieei esango neutseen txirrindularitza edo beste edozein kirol gustuko badute, hatan jarraitzeko. Egunerokotasunean disfrutetako kirolaz eta emoten dabenaz. Txirrindularitzearen kasuan, paisajeak, lagunak...
Egunerokotasunean disfruteteak ez dau zertan lehian izan behar, helbura be bada ondo pasetea. Lehiatzea gustau ezkero, orain arte amesteko erraza ez zana, neskendako ez egoalako hainbeste erreferente, bazedeun baina ez zaukon horren berririk edo hainbesteko ohiartzunik.
Gaur egun hori aldatzen dabil eta amesten jarraitzeko esango neutseen umeei eta, batez be, neskei.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!